Eraiki zure etorkizuna gurekin, ezagutu lan eskaintza aktiboak:
Gure lantaldea
Egoin Wood Groupen 300 profesional inguruk osatutako giza-taldearen talentua dugu oinarri. Egoin osatzen duten pertsona guztien konpromisoak eta bikaintasunak, bezeroarenganako orientazioarekin eta berrikuntzaren aldeko apustu etengabearekin batera, zurezko eraikuntza-soluziorik onenak gauzatzeko aukera errazten digute.
Egoinen lan egiteak bizitza aldarazi dit, izan ere, ikasle bezala sartu nintzen, praktiketan, eta azkenean hementxe hasi dut nire lan-bizitza. Mantentze-lanetako teknikari postuan egin ditudan 6 hilabete hauetan, denetarik ikasteko aukera izan dut, inguruko lankideek zalantza guztiak argitzen laguntzen didate eta. Oso lan-giro ona aurkitu dut, eta lagun asko ezagutu eta egiteko aukera izan dut.
David Barreiro
Mantentze-lanetako teknikaria Egoin Goiainen
Arkitektoa naiz eta 15 urtetik gorako ibilbidea egin dut lanbide honetan, proiektuak idazten eta obrak zuzentzen, betiere eraikuntza-sistemen aurrefabrikazio eta industrializazioaren bila, eta ildo horretan, CLTa eta Egoin ezagutzea inflexio-puntua izan zen niretzat, maila profesionalean zein pertsonalean, izan ere, Huelvakoa izanik eta hemendik lan eginez, EGOIN “parerik gabeko enpresa izan zen, eta da, giza-talde handi bat, nire etxea, nire adopzioko familia, nire euskal lagunak”.
Gure taldea eta gure kultura giltzarrizko elementuak dira gure helburua lortzeko orduan: osasun eta erosotasunezko etorkizuna eraikitzea, hurrengo belaunaldien bizimodua eraldatuz.
Bizitza Egoinen
Galeria ikusi
2024ko martxoa. Egoin Wood Groupek Legution (Araba) duen Egoin Albertia CLTaren ekoizpen-lantegi berriaren aurkezpena.
Galeria ikusi
2024ko urtarrila. Workshopa Bartzelonako La Salle Arkitektura Eskolako ikasleekin Egoin Natxituan (Ea, Bizkaia) .