Baso-ondarearen ustiapen egokia lortzeko, nahitaezkoa da ingurumenarekiko errespetu zorrotzari eustea eta horren etorkizuna bermatuko duten birlandatze-politikak betetzea.
Zuraren arloko enpresa garen aldetik, interesdun nagusiak gara basoek aurrera egin dezaten. Ildo horretan, erabat baztertu dugu jasangarritasunari buruzko ziurtagiri edo berme nahikorik ez duen zura erostea.
Horrela baino ez dugu lortuko Egoinen etorkizuna bermatzea, eta garrantzitsuena, horrela baino ez dugu lortuko basoak eta hauen biodibertsitate harrigarria etorkizuneko belaunaldiei helaraztea.