Teknologiak

Zur kontralaminatua (CLT)

Egiturazko funtzionamendua, moldakortasuna, eraikuntzarako erraztasuna eta hormigoiarekin nahiz altzairuarekin landutako proiektuen antzeko altuerak garatzeko duen gaitasuna kontuan harturik, zur kontralaminatua (Cross Laminated Timber, CLT) eraikuntza sektorearen paradigma eraldatzen ari den egundoko iraultza bilakatu da.

Egoinek urtero 35.000 m3 zur kontralaminatu ekoizten ditu eraikuntza proiektuetako egituretarako (ingeniaritza eta eraikuntza prozesu integrala).

Zer da CLT?

CLTa zerratu eta kolatutako zur-geruzez osatutako panela da, egituretarako erabiltzen dena, ondoz ondoko bi geruzen zuntzei orientazio perpendikularra emanez. Taulako geruzak osatzen dituzten oholetako bakoitza egituraren ikuspegitik sailkatu behar da aldez aurretik.

Panelaren zeharkako egiturak simetrikoa izan behar du, gutxienez hiru geruzaz osatua. Geruza bakoitzaren oholak luzetara edo hortzekiko loturen bidez lotuta egon daitezke.

Kontralaminatutako paneletan erabiltzen den zurak lehor egon behar du, eta egituraren ikuspuntutik sailkatuta, nahiz eta geruza bakoitzean oholen ehuneko txiki batek sailkapena ez betetzea onartuta dagoen. Ohiko erresistentzia-motak C16 eta C24 bitartekoak dira.

Egituretarako panel kontralaminatuek hainbat neurri izan ditzakete, eta geruza bakoitzean erabilitako zurezko piezen lodiera aldakorra da fabrikatzailearen arabera, baina beti hartu ohi da kontuan zabalera eta lodieraren arteko ratioa handiagoa izatea.

Taula kontralaminatuen eraikuntza-elementuak pieza independenteetan banatuta daude, eta gainerakoei mihiztatzen zaizkie obran bertan.

Oro har, CLTz egindako panelak ekoizpen-aldian mihiztatu eta mozten dira, diseinuan zehaztutako junturak, irekidurak eta zulaketak aurreikusita.

Aplikazio-eremuak

Altuerako eraikinetarako egitura-soluzioak

Azpiegitura eta obra handietarako sostengua

Barruko eta kanpoko hormak

Altueren banaketa (zoruak)

Estaldurak eta sabaiak

Abantailak

Arintasuna

Erresistentzia handia izanda ere, CLT zura eraikuntzako beste material batzuk baino arinaga da, eta honek erraztu egiten du zuraren garraioa, maneiua eta instalazioa eraikuntza-eremuan.

Kostuen kontrola

Doitasunez mozten direnez, CLT panelen fabrikazioak materiala alferrik galtzea minimizatzen du eraikuntza-prozesuan. Honek zuraren erabilera optimizatzen laguntzen du, zura alferrik galtzearekin lotutako kostuak murriztuz. Beste material batzuk baino pisu arinagoa duenez, CLT panelen garraioa askoz ere eraginkorragoa eta merkeagoa da. Bidalketa bakar batean aurrefabrikatutako panel horien kopuru handiak pilatu eta garraiatzeko gaitasunak kostu logistikoak murriztu ahal ditu.

Muntaketa-denboren murrizketa

Panel kontralaminatuen bidezko eraikuntza-prozesurako, behar-beharrezkoa da proiektua zehatz-mehatz definituta egotea, egitura bakoitzaren premiak, baoen definizioa, juntura-motak, kanalizazioak, zerbitzuak eta abar kontuan hartuz. Aldez aurreko ingeniaritza-lanak proiektuaren beharretara egokitutako diseinua osatzeko aukera ematen du.