Egoinek urtero 15.000 m3 zur laminatu ekoizten ditu eraikuntza-proiektuetako egituretarako (ingeniaritza eta eraikuntza prozesu integrala), muntaketarako kitetan, zur-biltegietan banatzeko aukera erraztuz.
Zur laminatua deritzo zurezko oholak edo xaflak muturretatik, ertzetatik edo azaletatik lotzeko sistemari, betiere zuntzak norabide berean utziz, luzera eta neurri mugagabeak lortu ahal izateko, baina egitura-unitate bakarra balitz bezalaxe.
Piezak elkartzeko erabiltzen diren itsaspen-sistemek bi osagairen arteko soluzioak dituzte oinarri, hotzean onduz (formaldehidoa, urea erresorzinola eta urea melanina).
Zurezko xaflen lodiera 20 eta 45 milimetro bitartekoa da. Ahalik eta egonkortasun handiena lortu eta zuraren uzkurdurak edo zabalpenak saihesteko, xaflak elkartzean, hazkundearen eraztunak gainazalarekiko angelu kontrajarrian jartzen dira.
Zur laminatuaren egonkortasun eta moldakortasun handiari esker eta pisuaren eta erresistentzia mekanikoaren arteko erlazio onari esker, lanerako bao handiak edo geometria bereziak dituzten eraikuntzetan erabili ohi da, hala nola pasabideak, industria-nabeak, kirol-ekipamenduak, upategiak, pergolak, etab.
Mekanizazio numerikoko tekniken bidezko torneaketa eta mekanizazioa, zura zurarekin mihiztatzeko loturak sortzeko, hala nola, mihiak, ziriak, zur-erdikoak edota zurerako iltze zein torlojuen bitartez elkartzeko zuloak eta aurre-zuloak. Topografia bidezko neurketa-sistema zehatza egiturak aurrefabrikatzeko eta estalkietako egiturak azkar muntatu eta estali ahal izateko, eraikina estali gabe ahalik eta denborarik laburrenean egon dadin.
Materialen horniketa-zerbitzua eta zurezko egituren kita bezero bakoitzaren beharretara egokitzea. Prozesu honetan, intsinis pinuz egindako habe estandarrak edota bezeroaren eskariaren araberako luzerak eta sekzioak dituzten habeak hornitzen dira.
Bizitegi-eraikinetako estalkietarako eta solairuen birgaikuntza-lanetarako eraikuntza-soluzioa.
Zuzkidurako ekipamenduetako estalki handietarako egiturak, 38 metrorainoko luzerarekin, 240 mm-ko gehienezko zabalerarekin eta 2.450 mm-rainoko ertzekin.