Datu pertsonalen babesa DBEOaren arabera
Egoin S.A.-k, datu pertsonalak babestearen alorrean indarrean dagoen araudia aplikatuz, jakinarazi nahi du www.egoin.com webguneko formularioen bitartez bildutako datu pertsonalak Egoin S.A.-ren zerbitzuen erabiltzaileen berariazko fitxategi automatizatuetan sartu direla.
Datu pertsonalen bilketa eta tratamendu automatizatuaren helburua da merkataritza-harremana mantentzea eta informazio, prestakuntza, aholkularitza eta Egoin S.A.-ren berezko beste jarduera batzuei dagozkion zereginak betetzea.
Datu hauek arestian azaldutako helburua betetzeko asmoz beharrezkoak diren entitateei baino ez zaizkie lagako.
Egoin S.A.-k datuen segurtasuna, osotasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko behar diren neurriak hartu ditu, 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2016/679 Erregelamenduan datu pertsonalen tratamendu eta zirkulazio askearen inguruan pertsona fisikoak babesteari buruzko ezarritakoa betez.
Erabiltzaileak edozein unetan balia ditzake (EB) Erregelamendu horretan datuetan sartzeko, datuen aurka egiteko, datuak zuzendu, ezeztatu eta mugatzeko eta eramangarritasuna egiteko aitortuta dauden eskubideak. Eskubide horiek baliatzeko, erabiltzaileak mezua bidal dezake egoin@egoin.com posta elektronikora, edo ohiko postaz Olagorta auzoa, z/g, 48311, P.K. 48831 – Ea / Natxitua (Bizkaia) helbidera.
Erabiltzaileak adierazten du emandako datu guztiak egiazkoak eta zuzenak direla, eta egunean edukitzeko konpromisoa hartzen du, aldaketak Egoin S.A.-ri jakinaraziz.
Datu pertsonalen tratamenduaren helburua:
Zertarako tratatuko ditugu zure datu pertsonalak?
Egoin S.A.-n www.egoin.com webgunearen bidez jasotako zure datu pertsonalak helburu hauetarako tratatuko ditugu:
Gogorarazi nahi dizugu jakinarazpen komertzialak bidaltzearen aurka egin dezakezula, edozein bide erabiliz eta edozein unetan, mezu elektronikoa bidaliz arestian azaldutako helbidera.Erregistro horiei dagozkien eremuak nahitaez bete behar dira, eta adierazitako helburuak betetzea ezinezkoa da datu horiek ematen ez badira.
Erregistro horien eremuak bete behar dira, eta ezinezkoa da adierazitako helburuak lortzea datu horiek ematen ez badira.
Noiz arte gordetzen dira bildutako datu pertsonalak?
Emandako datu pertsonalak merkataritza-harremanari eusten zaion bitartean gordeko dira, edo zuk datuak kentzeko eskaerarik egiten duzun bitartean, emandako zerbitzuengatiko lege-erantzukizunak erator litezkeen epean.
Legitimazioa:
Zure datuen tratamendua oinarri juridiko hauen arabera egiten da, tratamendua legitimatzearren
Zure datuak ematen ez badizkiguzu edo modu akastun edo osatugabean egiten baduzu, ezin izango diogu zure eskaerari erantzun, eta guretzat guztiz ezinezkoa izango da zuri eskatutako informazioa ematea edo zerbitzuen kontratazioa aurrera eramatea.
Hartzaileak:
Datuak ez zaizkie emango Egoin S.A.-rekin zerikusirik ez duten hirugarrenei, tartean lege-betebehar bat izan ezean.
Zerbitzuetako erabiltzaileek bildutako datuak
Erabiltzaileak ostatatze partekatuko zerbitzarietan datu pertsonalak dauzkaten fitxategiak sartzekotan, Egoin S.A.-k ez du bere gain hartuko erabiltzaileak Datu Pertsonalei buruzko Erregelamendu Orokorra ez betetzearen gaineko erantzukizunik.
Datuen atxikipena LSSIren arabera
Egoin S.A.-k jakinarazi nahi du, datuak ostatatzeko zerbitzu-emaile bezala eta Informazio-Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean (LSSI) ezarritakoaren arabera, 12 hilabetez gordetzen duela ostatatutako datuen jatorria eta zerbitzua ematen hasi zen unea identifikatzeko beharrezkoa den informazioa. Datu horien atxikipenak ez du inolako eraginik komunikazioen sekretuaren gainean, eta ikerketa kriminal baten barruan edo segurtasun publikoa babesteko baino ezin izango dira erabili, hala eskatzen duten epaileen eta/edo auzitegien edo Ministerioaren esku jarriz.
Datuak Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei jakinarazteko, datu pertsonalak babesteari buruzko araudian xedatutakoa beteko da.
www.egoin.com jabetza intelektualeko eskubideak
Egoin S.A. da egile-eskubideen, jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen, “know how”-ko eskubideen eta www.egoin.com webguneko edukiekin eta bertan eskainitako zerbitzuekin lotutako eskubide guztien titularra, horiek inplementatzeko eta lotutako informazioa emateko behar diren programak barne.
Debekatuta dago www.egoin.com webguneko edukiak, osorik nahiz zatika, erreproduzitzea, argitaratzea eta/edo zeharo pribatuak ez diren xedeetarako erabiltzea, aldez aurreko idatzizko baimenik gabe.
Softwarearen jabetza Intelektuala
Erabiltzaileak errespetatu egin behar ditu Egoin S.A.-ren eskutik jasotako hirugarrenen programak, nahiz eta doakoak eta/edo disposizio publikokoak izan.
Egoin S.A.-k softwarearen beharrezko ustiapen eta jabetza intelektualeko eskubideak dauzka.
Erabiltzaileak ez du inolako eskubiderik edo lizentziarik jasoko kontratatutako zerbitzuaren bitartez, zerbitzua emateko behar den softwarearen gainean, ezta zerbitzuaren jarraipeneko informazio teknikoaren gainean ere, kontratatutako zerbitzuak betetzeko behar diren eskubide eta lizentziei dagokienez izan ezik, eta soil-soilik horiek irauten duten bitartean.
Kontratua betetzetik harantzagoko edozein jardunetarako, erabiltzaileak Egoin S.A.-ren idatzizko baimena beharko du, eta erabiltzaileari debekatu egingo zaio Egoin S.A.-ren jabetzako zerbitzarietako konfigurazioa, egitura eta fitxategiak aldatu edo ikustea edo horietan sartzea, eta segurtasun-sistema edo zerbitzarietan gerta litekeen edozein gorabeherari lotutako erantzukizun zibil eta penala hartuko du bere gain, hark axolagabe edo asmo txarrez jardutearen ondorioz gertatu bada.
Ostatatutako edukien jabetza intelektuala
Debekatuta dago Egoin S.A.-k emandako zerbitzuak jabetza intelektualaren gaineko legeriaren aurka erabiltzea, eta bereziki:
Erabiltzaileak dauka bere webguneko edukiaren, transmititutako eta biltegiratutako informazioaren, hipertestu-esteken, hirugarrenen aldarrikapenen eta jabetza intelektualaren, hirugarrenen eskubideen eta adingabeen babesaren gaineko erantzukizun guztia.
Erabiltzaileak bere gain hartuko du indarreko lege eta erregelamenduen gaineko erantzukizuna, baita online zerbitzuaren funtzionamenduarekin, merkataritza elektronikoarekin, egile-eskubideekin, ordena publikoa mantentzearekin eta Internet erabiltzeko printzipio unibertsalekin zerikusia duten guztien gaineko erantzukizuna ere.
Erabiltzaileak kalte-ordaina ordainduko dio Egoin S.A.-ri, erabiltzailearen erantzukizunpekoa den auziren batean Egoin S.A. inputatzeak ekarritako gastuengatik, defentsa juridikoko ordainsari eta gastuak barne, baita erabaki judiziala behin betikoa ez denean ere.
Ostatatutako informazioaren babesa
Egoin S.A.-k bere zerbitzarietan ostatatutako edukien segurtasun-kopiak egiten ditu, baina ez du bere gain hartzen erabiltzaileak ezustean datuak ezabatu edo galtzearen gaineko erantzukizuna. Nolanahi ere, ez du bermatzen erabiltzaileek ezabatutako datu guzti-guztiak berritzea, litekeena delako datu horiek kendu edo aldatu izana azken segurtasun-kopiaz geroztik igarotako denboran.
Eskainitako zerbitzuek, backup zerbitzu espezifikoak izan ezik, ez dute Egoin S.A.-k egindako segurtasun-kopietan gordetako datuak berritzea barne hartzen, baldin eta galera hori erabiltzaileari egozten bazaio, kasu horretan, tarifa bat zehaztuko da berreskuratzearen konplexutasunaren eta bolumenaren arabera, betiere erabiltzaileak onartu ondoren.
Ezabatutako datuak berritzea zerbitzuaren prezioan bilduko da, soil-soilik, edukiaren galera Egoin S.A.-ri egozteko moduko arrazoien ondorio bada.
Jakinarazpen komertzialak
Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legea betez, Egoin S.A.-k ez du publizitate edo sustapenerako jakinarazpenik bidaliko posta elektronikoaren bidez edo antzeko beste komunikabide elektroniko baten bitartez, horien hartzaileek aldez aurretik eskatu edo espresuki baimendu ez baldin badute.
Aldez aurreko kontratu-harremana duten erabiltzaileen kasuan, Egoin S.A. baimenduta egongo da Egoin S.A.-ren produktu edo zerbitzuei buruzko jakinarazpen komertzialak bidaltzeko, betiere produktu edo zerbitzu horiek hasiera batean bezeroarekiko kontratazioaren xede izan zirenen antzekoak badira.
Nolanahi ere, erabiltzaileak, nortasuna egiaztatuta, jakinarazpen komertzial gehiago ez jasotzeko eskaera egin ahal izango du Bezeroaren Arretarako kanalen bitartez.