Egoinen erabiltzen dugun zur gehiena 0 KM-ko intsinis pinua da, Ean (Bizkaia) eta Legution (Araba) dauzkagun ekoizpen-lantegien inguruko 100 kilometroko erradioan dauden basoetatik ateratakoa, baso-ustiapen jasangarriaren, ekonomia zirkularraren eta ingurumenaren aldeko apustuari eutsiz.
Apustu estrategiko hau 2008an sustatu genuen, eraikuntzaren sektorean CO2 isurpenak murrizten laguntzeko eta tokiko basoen balioa aldarrikatzeko, bereziki intsinis pinuarena eta beste espezie konifero batzuena, transformazio-prozesuak jasangarriagoak eta lehiakorragoak izan daitezen.
Erronkatzat hartu genuen kalitate-ziurtagiriak gehitzea basoen kudeaketa jasangarriari eta mozketei, baita eraikuntzan egiten den zuraren geroko erabilerari ere. Horien artekoa da PEFC (Program for Endorsement of Forest Certification) ziurtagiria, baso-kudeaketa ingurumenarentzat egokia, gizartearentzat onuragarria eta ekonomiarentzat bideragarria dela ziurtatzea xede duena. Egoinek habe laminatuei zein panel kontralaminatuei dagozkien egiturazko ziurtagiri guztiak ditu.
Egoinek familia bakarreko etxebizitza ikusgarri hau eraiki zuen Alacanten, Daniel Solbes, José Luis Durán, Enrique Soriano eta Pep Tornabell arkitektoek osatutako taldeak bultzatuta.
Egiturari dagokionez, proiektuan zur kontralaminatu (CLT) trinkozko pantailen sistema arin bat erabili zen isolamendua eta konfort higroskopikoa lortzeko eta proiektuan zehaztutako energia-kontsumo murritza eta epe luzerako malgutasuna bermatzeko.
Eraikuntzaren ikuspegitik ere, helburuak, ahalik eta aztarna gutxieneko materialez eta lehorrean egindako sistema arin eta itzulgarrietan islatu dira. Erosotasunari uko egin gabe, xedea, sistema guztiak lantegian ekoitzi eta zehaztasunik handienarekin mihiztatzea da. Kontu handiz zaintzen dira konfort akustikoa eta airearekiko estankotasuna, besteak beste, baina soluzio hezeak alde batera utzita. Proiektuak 533 m2-ko azalera eraikia izan zuen eta lanetan 244 m3 zur erabili ziren.
Gure ingeniaritza eta I+G+b departamentuak zurezko egituren diseinuan, kalkuluan nahiz eraikuntzan egindako hogeita hamar urtetik gorako esperientzia du oinarri.
Azken belaunaldiko softwarea erabiltzen dugu egiturei buruzko kalkuluetarako: dlubal, robot, Cadwork?
20 ingeniari eta hainbat urtetako lana tarteko direla, Egoineko ingeniaritza departamentua Estatuan zein Europa hegoaldean dagoen zuraren inguruko ezagutza-zentrorik handiena bihurtu da.
Urtero 200 bat proiektu lantzen ditugu zurezko eraikuntzarako hainbat soluzio eta teknologiaren bitartez. Gure expertise metatuak 6.000 proiektu baino gehiago ditu zurezko egiturei dagokienez. Gure taldeak proiektuak garatzen ditu Europa osoan, hainbat herrialdetako arautegiei buruzko ezagutza bilduz.
Zur laminatuak edozein luzera, zabalera edo lodieratako egiturazko piezak lortzeko aukera ematen du, izan ere, horiek guztiak zurezko piezak lotuz fabrikatzen dira.
Lodiera txikiko piezak lotzeko prozesu honi esker, lehortze-prozesua errazagoa da, lehortze desegokiaren ondoriozko akatsak saihestuz.
Fabrikatutako zura izanik, kalitate desberdinetako xaflak erabil daitezke eraikinaren alde desberdinetan jasan beharreko erresistentziaren arabera.
Estetikaren ikuspuntutik, akabera ederrak eskaintzen ditu, aglomeratua bezalako soluzioen aldean. Elementu kurbatuak egiteko aukera ematen du, adibidez, argi handiko habeak. Piezak antolatzeko moduak egonkortasun handiagoa ematen dio, zuraren berezko mugimendua orekatuz.
Pisuaren eta erresistentziaren arteko erlazioa txikiagoa denez gero, pisu txikiagoko piezak fabrika daitezke, baina egituraren erresistentzia handiari eutsiz.
Kirol klub profesional gutxi daude Athletic Club bezain errotuta bere ingurunean, izan ere, 120 urtetik gorako historian, taldeak bertako jokalariak izan ditu une oro, inguruarekiko harreman sakonei eutsiz. Filosofia horrekin bat etorriz, LKS Krean arkitektura-estudioak Egoinen zurezko egituren soluzioetara jo du, Athletic Clubeko Lehen Plantillari zuzendutako eraikin beroa, erakargarria, xumea eta ingurunean erabat integratua dagoena diseinatzeko.