Egoinek urtero 50.000 m2 Timber Frame edo bilbadura arinezko panel ekoizten ditu.
Timber Frame edo zurezko bilbadura arina oso sistema eraginkorra da hormak, forjatuak eta estalkiak eraikitzeko, eta bizitegi-eraikuntzan erabiltzen da nagusiki. Sistema honek aurrefabrikazioa ahalbidetzen du, eraikuntzan arintasuna eta sinpletasuna uztartuz eta egonkortasun eta erosotasun handia bermatuz.
Egitura zurezko hainbat pieza lirain eta mehez osatuta dago, distantzia txikian (40-60 cm) bananduta eta marko itxietan finkatuta (frameak), sareta osatuz. Osagaiak auto-egonkorrak dira, baina gainerako zeharkako bilbadurak behar dituzte egituraren egonkortasun orokorra lortzeko.
Hiru metrorainoko hegalkinak eraikitzeko erabiltzen da modulu, terraza, ataripe edo begiratokietan.
Egitura hauek hiru dimentsiotan funtzionatzen dute, izan ere, hainbat elementu arin-arinen bitartez, karga handiak jasan ditzakete, karga horiek banatuz eta aipatutako elementuak behar bezala txarrantxatuz.
Oso erresistentzia handia dute lurrikaren eta haize gogorren aurka, baldin eta zimenduek egituraren nolabaiteko independentzia ahalbidetzen badute, eta eraikuntza tradizionalek baino erortzeko arrisku txikiagoa dute.
Gainera, lotura metalikoek (iltzatuta, edo zintzilikatutako burdineriaren bidez) alboko desplazamenduaren ondoren itxura berreskuratzea errazten duen nolabaiteko malgutasuna eskaintzen dute.