Metatutako esperientzia da Egoineko aholkularitza eta ingeniaritza zerbitzuen balio diferentziala, eta ezagutzaren integrazioa zurezko eraikuntza industrializatuaren balio-kate osoan: industriaren mugapen eta gaitasunen ezagutzatik hasi eta garraio eta logistikaraino, egiturazko elementuen obrako muntaketaren koordinazioa barne.
Zurari buruzko Penintsulako eta Europa hegoaldeko ezagutza-zentrorik garrantzitsuenetakoa dugu. Egoineko ingeniaritza-taldea osatzen duten 20tik gora profesionalek esperientzia egiaztatua dute zurezko egituren diseinuan, kalkuluan eta eraikuntzan.
Urtean 200 eraikuntza-proiektu inguru gauzatzen ditugu Estatu zein nazioarte mailan, eta horrek erreferentetzat posizionatu gaitu lanean dihardugun herrialdeetako eraikuntza-arautegien ezagutzari dagokionez.
Diziplina anitzeko taldeekin lan egiten dugu gure proiektuetan ingurumeneko zein energia-eraginkortasuneko ziurtagiriak lortzeko: LEED, BREEAM, VERDE, WELL eta Passivhaus. Nazioarteko aitorpena duten estandar hauek eraikinen jasangarritasuna eta eraginkortasuna ebaluatu eta ziurtatzen dituzte, hainbat alderditan.
Ziurtagiri hauek tresna egokiak eskaintzen dizkiete jabeei, diseinatzaileei eta eraikitzaileei eraikinen jasangarritasuna eta eraginkortasuna ebaluatu eta hobetzeko, ingurumenarekiko errespetu handiagoa duten jardunbideak sustatuz eta okupatzaileentzako ingurune osasungarriagoak sortuz. Ziurtapen horien arteko hautaketa kokapen geografikoaren araberakoa izan daiteke, proiektuaren helburuen araberakoa, eta diseinu zein eraikuntza taldearen lehentasunen araberakoa.
Lankidetza-politika bizia garatzen dugu unibertsitateekin, zentro teknologikoekin, arkitektura-estudioekin, ingeniaritzekin eta amaierako bezeroekin, jasangarritasun-estandar handiak dituzten zurezko egituren eta inguratzaile eraginkorretarako soluzioen inguruko aholkularitza-lanak egiteko.
Ahalik eta aholkularitza-zerbitzurik osoena eskaintzeko, gure ingeniariek etengabeko prestakuntza jasotzen dute hainbat esparrutan: zuraren ingeniaritza eta kalkulua, akustika, Passivhaus eta proiektuak integratzeko sistemak.