(EGINKIZUNA) Duela 30 urte baino gehiagoz geroztik zurezko eraikuntza-soluzio industrializatuak eskaintzen dituen eraikuntza-enpresa gara. 

Gure merkatuetako eraikuntza industrializatu eta jasangarria lideratu nahi dugu, ekonomian zein ingurumenean inpaktu positiboa eraginez.

Gure ustez, mundu guztiak merezi du bizimodu hobe baterako sarbidea izatea, eta ildo horretan, eraikuntza-sektorean lan egiteko modua eraldatzearen aldeko apustuari eutsi nahi diogu, guk egindako eraikinen etorkizuneko erabiltzaileekiko konpromiso irmotik abiatuta, haien ongizatean eta erosotasunean laguntzeko asmoz.

Horretarako, Egoin Wood Group-en gure giza-taldearen talentuaz baliatzen gara, gure akziodun/inbertitzaileen babesaz, gurekin lan egiten duten komunitateen sinbiosiaz eta zuraren balio-kate osoaren optimizazioaren lidergoaz, basogintzatik obrako muntaketaraino.

Bikaintasunean eta hurbiltasunean oinarrituta, gure bezeroek esperientzia paregabea izatea lortu nahi dugu.

(BALIO-PROPOSAMENA) Gure balio-proposamenak 30 urtetik gorako esperientzia du oinarri, betiere eraikuntza-soluziorik onenak gauzatuz eta gertuko lehengaia bezeroarekiko hurbiltasunarekin integratuz, parerik ez duen proiektua aurrera ateratzeko aukera izan dezan.

Gure produktuen kalitateak eta gure kudeaketaren malgutasunak konfiantzazko partner bihurtzen gaituzte zurezko edozein eraikuntza-proiektu garatu ahal izateko.

(IKUSPEGIA) Zurezko eraikuntza jasangarri eta industrializatua lideratzea: basoekiko konpromisotik eta pertsonen ongizatetik abiatuta.

(XEDEA) Osasunezko eta erosotasunezko etorkizuna eraikitzea, etorkizuneko belaunaldien bizimodua eraldatuz.

Egun, 200 profesional inguruko lantaldea dugu, eta 62.000 m2-ko azalera produktiboa, hiru lantegitan banatuta:

  • Egoin Natxitua,Ean (Bizkaia).
  • Egoin Goiain , Legutio (Araba)
  • Egoin Albertia, Legutio (Araba)

2024an inauguratutako Albertiako lantegi berriarekin, jauzi kualitatibo eta kuantitatiboa eman eta gure ekoizpen-gaitasunak bikoiztu ditugu, CLT zur industrializatuaren Europa hegoaldeko ekoizle nagusia bihurtuz.

Guztira, urtean 50.000 m3 ekoizteko gaitasuna dugu:

  • 15.000 m3, zur laminatu kolatuan (ZLK)
  • 35.000 m3, zur kontralaminatuan (CLT).
  • 50.000 m2, timber frame edo bildura arinezko paneletan.

Aldi berean, gure eragin-eremua beste lurralde batzuetara hedatu dugu, Madrilen, Katalunian eta Balear Uharteetan merkataritza-ordezkaritzak irekiz, duela zenbait urtez geroztik Andaluzian erabilgarri dagoen ordezkaritzaz gain.

Nazioarte mailan, Andorran eta Erresuma Batuan merkataritza-ordezkaritzak ditugu, eta haiekin Erresuma Batuko eraikuntza industrializatuan erreferentziazko bazkide gisa kokatu nahi dugu . Horrez gain, Bahametan merkataritza bulego bat dugu Ameriketako bezeroen beharrei erantzuteko.

Jasangarritasunaren aldeko apustua Egoinen filosofia eta jarduera osoaren zeharkako ardatza da. Gure izaeraren funtsa da, enpresari duela 30 urte baino gehiago sortu zenez geroztik eusten dion zutabea.  

Guk erabiltzen dugun zur gehiena irizpide ekologikoen arabera landu eta ustiatutako basoetatik ateratakoa da, eta ustiategi horiek, gainera, 100 kilometroko gehienezko erradio baten barruan kokatuta daude, garraioari dagozkion gastuak eta CO2 isurpenak areago murrizten lagunduz.

Klima-aldaketaren ondorioak arintzearekin estu lotutako baso-kudeaketa honek basoen onura ekonomikoak, ingurumenekoak eta sozialak harmonizatzea du helburu. Baliabideen aprobetxamenduarekin batera, gure basoen kontserbazio eta berritzearen bermerik onena bihurtu da.

Berrikuntzaren aldeko apustua da Egoinen beste ezaugarrietako bat. Soluzioak ikertu, diseinatu eta garatzen ditugu eraikuntza-proiektuen diseinuan, eraikuntzan eta kudeaketan epeak eta baliabideak murriztu ahal izateko.

Gure Ingeniaritza eta I+G+b departamentuak 30 urtetik gorako esperientzia du zurezko egituren diseinuan, kalkuluan eta eraikuntzan. Gainera, I+G+b-ko laborategi propioa dugu Egoin Albertian, eraikuntza-soluzioen arloko azken joerak eta material berriak ikertu eta frogatzeko.