Sant Juliá Etxea Egoinek Bartzelonako La Floresta auzoan SAIZVERDOUX Arquitectos estudioaren zuzendaritzapean eraiki zuen familia bakarreko etxebizitza da. Energia-eraginkortasunaren funtsezko parametroen arabera diseinatuta, isolamendu-maila handia du, prestazio handiko zurezko arotzeriari eta fatxada eta estalki aireztatuei esker. Etxeko ur beroaren ekoizpena estalkian jarritako plaka termiko baten bidez egiten da, eta instalatutako berokuntza-sistema bakarra etxebizitzako gune nagusian jarritako egurrezko berogailu bat da.
Aurrefabrikatutako eraikuntza-sistemen erabilerak aurrezki nabarmena ekarri du, ekonomikoa nahiz gauzatzeko epeei dagokiena (5 hilabeteko lanak). Etxearen egitura intsinis pinuaren zur kontralaminatuzko panelekin eraiki da, eta horren muntaketak hiru egun baino gutxiago iraun zuen. Panel horiek egitura-sistema, banatzaileak eta zoru, horma eta sabaien akabera dira aldi berean. Fatxadaren akaberako lanetan, tratatu gabeko alertzezko listoiak jarri ziren, eta hauek ere aldez aurretik muntatu ziren tailerrean. Kasu batean zein bestean, erabilitako zurak PEFC zigilua zeraman. Lanetan ez zen hormigoirik erabili.
Bestalde, aurrefabrikazioari esker, hondakinak ere nabarmen murriztu ziren, soberako zurezko elementu asko aprobetxatu baitziren â??paneletan egindako zuloen soberakinak, fatxadako listoienakâ?? beste leku batzuetarako; adibidez, barruko eskaileretarako. Eraikitako azalera 190 m2-koa izan zen eta 70 metro kubiko zur erabili ziren.
Produktuak
Xehetasunak
-
Eraikuntza-aldia
2013
Lan Taldea
Arkitektura Estudioa
SAIZVERDOUX ARQUITECTOS
Sustatzailea
Partikularra
Bezeroa
Partikularra
IngenierÃa Egoin
IBON RAMOS
Egoineko komertziala
UNAI GORROÃ?O