Tarragonako Vilaseca herriko La Canaleta eskola eraiki zenean, oso-osorik zur kontralaminatuzko panelak (CLT Zur Kontralaminatua) erabiliz eraikitako lehen ekipamendu publikoa izan zen. 2260mm estudioko Manel Casellas arkitektoak azaldu duenez, proiektu honen erronka egundokoa izan zen, proiektualdian zein lanak egitean.

Proiektuari buruzko kopuruak ere egundokoak dira: 3.840 m2-ko azalera eta 1.140 m3 zur. Sustatzaile publikoek (Kataluniako Generalitatea) CLT zur kontralaminatuzko egitura oinarri zuen eraikuntza arina diseinatu zuten, eraikuntza epeak laburtze aldera. Emaitza, oso-osorik zurez eraikitako ikastetxe publikorik handiena eta lehena izan zen, zehaztasun handiz eraikitakoa, zimendu murriztuarekin tailerreko fabrikazioari esker, eta egundoko epe laburrean: 31 egun baino ez egitura muntatzeko. Elementu horiei guztiei esker, eraikinaren CO2 isurpenak nabarmen murriztu eta lanetako hondakinen sorkuntza minimizatu ahal izan ziren.

Produktuak

  • CLT Zur Kontralaminatua
    CLT Zur Kontralaminatua
  • Km0 Wood
    Km0 Wood

Xehetasunak

  • Eraikuntza-aldia

    2014

Lan Taldea

Arkitektura Estudioa
2260 mm (Manel Casellas eta Mar Puig)

Sustatzailea
GENERALITAT DE CATALUNYA

Bezeroa
CONSTRUCCIONES DECO

Ingeniería Egoin
IBON RAMOS

Egoineko komertziala
UNAI GORROÃ?O