4 ETXEBIZITZA KOOPERATIBA-ERREGIMENEAN
Egoinek zur kontralaminatua (CLT Zur Kontralaminatua) erabili zuen Eskoziako Edinburgo hirian 4 etxebizitzako eraikin berezia gauzatzeko. Eraikina lau familiaren artean osatutako Bath Street Collective Custom Build izeneko kooperatibak bultzatu zuen.
Proiektuaren helburua kalitate handiko eraikina egitea zen, neurrira diseinatutakoa, ingurumen arloko ziurtagiri eredugarriekin eta neurrizko kostu optimizatuarekin.
Eraikuntzarako, ??oskola eta nukleoa? delako ikuspegia erabili zen, jabe bakoitzari epe labur zein luzean izan zitzakeen beharren araberako diseinua garatzeko aukera eskainiz.
Ildo horretan, CLT Zur Kontralaminatuzko egitura funtsezko faktorea izan zen, eskailera nagusiaren eta kanpoko perimetroaren artean egiturazko hormak sartzeko beharra ezabatu baitzuen, barruko antolaketari malgutasun handiagoa emanez.
Bath Streeteko proiektua John Kinsley Architects estudioak diseinatu du eta arkitektura arloko nazioarteko zenbait sari irabazi ditu, horien artean, RIAS eta Timber Awards.
Emaiozu begiratu bat proiektuaren bideoari.
Produktuak
Xehetasunak
-
Zur-mota
PINO RADIATA
-
Azalera
480 M2
-
Bolumena
150
-
Eraikuntza-aldia
2017
Lan Taldea
Arkitektura Estudioa
John Kinsley Architects
Sustatzailea
Bath Street Collective Custom Build
Bezeroa
HM Raitt
Ingeniería Egoin
Usoa Salaberri
Egoineko komertziala
Eneko Zaldibar