28 ETXEBIZITZA KOOPERATIBA-ERREGIMENEAN
Etxebizitza eraikitzen dugu komunitatea eraikitzeko. Hauxe da La Borda etxebizitza sozialen kooperatibaren leloa, eta halaxe gauzatu du Bartzelonako Udalak laga dion orube batean eraikitako etxebizitza-eraikin berezian. Proiektuak 2019ko Arkitektura Saria lortu zuen Barcelona Building Construmat (BBConstrumat) azokan, eraikuntza arloko apustu berritzaileagatik eta dimentsio etikoagatik.

La Borda Lacol arkitekto-kooperatibak diseinatu du Egoinen laguntzaz. Eraikin eredugarria da sektorearentzat, erabilitako materialengatik â??egiturazko zuraâ?? zein lanen neurriagatik â??28 solairuâ??, baita proiektuaren izaera sozialagatik ere, erabiltzeko lagatako etxebizitzetara bideratu den aldetik.

25,5 metroko altuera duela, La Borda proiektua Can Batllóko fabrika-esparru zaharrean eraikitako babes ofizialeko 28 etxebizitzak osatzen dute. Eraikuntzan, Egoinek 660 metro kubiko zur kontralaminatuzko panel erabili ditu (CLT Zur Kontralaminatua), eta euskal basoetako intsinis pinuz egindako 40 metro kubiko zur laminatu.

Produktuak

  • CLT Zur Kontralaminatua
    CLT Zur Kontralaminatua
  • Km0 Wood
    Km0 Wood

Xehetasunak

  • Eraikuntza-aldia

    2017

Lan Taldea

Arkitektura Estudioa
LACOL ARQUITECTURA COOPERATIVAhttp://www.lacol.coop/