Zur Laminatua

Zur laminatua deritzo zurezko oholak edo xaflak muturretatik, ertzetatik edo azaletatik lotzeko sistemari, betiere zuntzak norabide berean utziz, luzera eta neurri mugagabeak lortu ahal izateko, baina egitura-unitate bakarra balitz bezalaxe.

Piezak elkartzeko erabiltzen diren itsaspen-sistemek bi osagairen arteko soluzioak dituzte oinarri, hotzean onduz (formaldehidoa, urea erresorzinola eta urea melanina).

Zurezko xaflen lodiera 20 eta 45 milimetro bitartekoa da. Ahalik eta egonkortasun handiena lortu eta zuraren uzkurdurak edo zabalpenak saihesteko, xaflak elkartzean, hazkundearen eraztunak gainazalarekiko angelu kontrajarrian jartzen dira.

Urtero 14.000 m3 zur laminatu ekoizten ditugu eraikuntza-proiektuetako egituretarako (ingeniaritza eta eraikuntza tarteko dituen prozesu integrala), muntaketarako kit moduan ekoitzi ere, zur-biltegietan ere banatu ahal izateko.

Zur laminatuaren egonkortasun eta moldakortasun handiari esker eta pisuaren eta erresistentzia mekanikoaren arteko erlazio onari esker, lanerako bao handiak edo geometria bereziak dituzten eraikuntzetan erabili ohi da, hala nola pasabideak, industria-nabe handiak, kirol-ekipamenduak, upategiak, pergolak, etab.

Zur laminatuak edozein luzera, zabalera edo lodieratako egitura-piezak ekoizteko aukera ematen du, pisuaren eta erresistentzia mekanikoaren arteko erlazio ona bermatuz. Lodiera txikiko piezak elkartzeko prozesuari esker, errazago lehortzen dira, akatsak gertatzeko arriskua saihestuz. Gainera, kalitate desberdinetako xaflak erabiltzeko aukera ematen du, eraikinaren alde desberdinetan jasan beharreko erresistentziaren arabera.

1.- Habe laminatuak:

Mekanizazio numerikoko tekniken bitartez torneatu eta mekanizatzen dugu, zura zurarekin mihiztatzeko loturak sortzeko, hala nola, mihiak, ziriak, zur-erdikoak edota zurerako iltze zein torlojuen bitartez elkartzeko zuloak eta aurre-zuloak.

Ildo horretan, topografia bidezko neurketa zehatzak egiten ditugu egiturak aurrefabrikatzeko eta, horrela, estalki-egiturak azkar muntatu eta estaltzeko, eraikina estali gabe ahalik eta denborarik laburrenean egon dadin.

2.- Zur laminatua Kit-ean:     

Egoinen, bezero bakoitzaren beharretara egokitzen ditugu materialen horniketa-zerbitzua eta zurezko egituren kit-a, eta prozesu honetan, intsinis pinuz egindako habe estandarrak edota bezeroaren eskariaren araberako luzerak eta sekzioak dituzten habeak hornitzen ditugu.

3.- Egitura tradizionaletarako zur laminatua:

Pilare eta habeen zurezko egitura tradizionalak dira gure espezialitateetako bat. Soluzio hau bizitegi-eraikinetako estalkietan eta solairuak birgaitzeko lanetan aplikatzen dugu.

4.- Argi handietarako eta geometria berezietarako zur laminatua:

Egoinen argi handietarako ekoizten ditugun habeek 38 metroko luzera eta 240 mm-ko zabalera ere har dezakete, eta horien ertzak 2.450 mm-koak ere izan daitezke.