Zuraje-egitura tradizionalak eta erreformak

Zuraje-egiturak eraikuntza-sistema nagusia dira, eta mendetan aldatzen joan dira gaurdaino. Eraikuntza-teknika horretan, zur-piezak elkarrekin lotzen dira hozkatutako zur-loturetan. Mihiak (ziriak), akoplazioak, zur-erdikak, miru-buztana, zutabeak habeei lotzeko eta egitura konplexuak eratzeko.

Zuraje-egitura (zutoin-habe sistema)


Adibide ugari daude:

Norvegiako XII. mendeko “Urne” elizak.
Peredkiko Andre Mariaren Jaiotza eliza, Vitoslavlitsy Errusian, XVI. mendekoa.
Loiuko Bengoetxe baserria, XVI. mendekoa.

Egoinek mota honetako 3.000 proiektutik gora egin ditu, eta estatuko merkatuko liderra da zalantzarik gabe

Horri esker, eraikin historikoak zaharberritzeko lanak egin ditzakegu, estaldurak birgaitu, baita baserriak ere, lehengo itxurari eutsiz eta arloko gure 25 urteko eskarmentuaren bermeaz. .
Bost ardatz behar dituzten lan horiek zehaztasun osoz egiteko makineria dugu, merkatuko aurreratuena. Hundegger; Biesse; Weinmann makinak marrazki-programen bidez kontrolatzen dira; ondorioz, erraztasun osoz pasa gaitezke 3d marrazki konplexuetatik makinetara. Lehengaia inguruko base-ustiategietatik dator, % 100 PEFC, FSF ziurtapenak dituztenak, balio ekologiko handiko produktoreak izateko.
Zur erabilienak ondorengoak dira: intsinis pinua, alertzea, Lawson altzifrea (Chamaecyparis lawsoniana) eta haritza.

logos certificados egoin

Egoineko teknikarien lana, topografia-bulego baten laguntzaz, berritze-lanak zehaztasun handiaz neurtzea da, baserri, eliza edo eraikin historikoen estalduretarako soluzio integralak aurrefabrikatzeko.

Eraberritu zure 300m2-ko estalkia 5 egun baino lehen! Eta eragile bakar baten bidez!