SUSTAPEN PRIBATUKO 6 ETXEBIZITZA
Begiratu batean, inork ez luke esango Costa Street proiektua Londresko auzo baten bihotzean egon daitekeenik: haren geometria zein kanpoko itxura, zurez, arbelez eta adreilu beltzez eginak, ez datoz bat inondik inora Erresuma Batuko etxebizitza atxikiak estaltzeko erabili ohi den London Stock Brick klasikoaren tonu argien estetika klasikoarekin.
Hala ere, WHAT Architecture estudioak Egoinen laguntzaz diseinatu eta eraikitako sei etxebizitzako eraikin hau Londresen hegoaldean kokatuta dago, Peckham eremuan, kultura anitzeko oihartzunak eta bizitegi-eremuak uztartu eta ohiko hirigintza-nortasun britainiarrari eutsi dion kontraste handiko auzo batean.
Honen diseinua kalifikatzeko hitz egokiena “apurtzailea” da: kanpoko kolore nagusia beltza bada ere, sustatzaileek CLT Zur Kontralaminatuz egindako barrualdeekin, hormekin eta sabaiekin konbinatu dute, ingurunearekin kontraste sakona lortu arte. Honi gehitu behar zaio geometria arras berezia, izan ere, goiko aldeak marrazo baten hegal dortsala gogorarazten duen diseinu trapezoidala du.
Teknologiak
-
CLT zura
-
Azalera
340 m²
-
Bolumena
178 m³
-
Eraikuntza
2018
Arkitektura
WHAT ARQUITECTURE
Sustatzailea
WHAT ARQUITECTURE
Ingeniaritza
Usoa Salaberri
Bezeroa
WHAT ARQUITECTURE