Proiektuak
Galeria ikusi

4 ETXEBIZITZA KOOPERATIBA-ERREGIMENEAN

Egoinek CLT zura erabili zuen Eskoziako Edinburgo hirian 4 etxebizitzako eraikin berezia gauzatzeko. Proiektua lau familiaren artean osatutako Bath Street Collective Custom Build izeneko kooperatibak bultzatu zuen.

Proiektuaren helburua kalitate handiko eraikina egitea zen, ingurumen arloko estandar zorrotzak betez baina neurrizko aurrekontuarekin.

Eraikuntzarako, “oskola eta nukleoa” delako ikuspegia erabili zen, jabe bakoitzari epe labur zein luzean izan zitzakeen beharren araberako diseinua garatzeko aukera eskainiz.

Ildo horretan, CLTzko egitura funtsezko faktorea izan zen, eskailera nagusiaren eta kanpoko perimetroaren artean egiturazko hormak sartzeko beharra ezabatu baitzuen, barruko antolaketari malgutasun handiagoa emanez.

Bath Streeteko proiektua John Kinsley Arquitects estudioak diseinatu du eta arkitektura arloko nazioarteko zenbait sari irabazi ditu, horien artean, RIAS eta Timber Awards.

Proiektuaren bideoa

Teknologiak

  • CLT zura
  • Azalera

    480 m2

  • Bolumena

    150 m³

  • Eraikuntza

    2017

Arkitektura

John Kinsley Architects

Sustatzailea

Bath Street Collective Custom Build

Ingeniaritza

Usoa Salaberri

Bezeroa

HM Raitt