Proiektuak
Galeria ikusi

50 ETXEBIZITZA SOZIAL
Le Canopée Egoinek intsinis pinuzko egiturarekin eta alertze europarrezko kanpoko estaldurekin Baionan eraiki zuen 50 etxebizitza atxikiko ekoauzoa da. Asmo eta garrantzi handiko proiektu honi dagozkion guztizko azalera eraikia 4.280 m2-koa da.

Egoinek modu integralean heldu zion asmo handiko proiektu honi, ingeniaritza, fabrikazioa eta muntaketa zerbitzuak barne hartuz. Prozesua osatzeko, Frantziako energia-eraginkortasunaren zein passivhaus ziurtagiriak lortzeko beharrezkoak diren isolamenduak, xaflak eta zintak jarri ziren. “Giltza eskura” zerbitzu honen amaieran, fatxadetan alertzezko listoiak jarri eta aireko pasabideak eraiki ziren etxebizitzak lotzeko. Le Canopee proiektua 12 astetan gauzatu zen Frantziako Etxebizitza Ministerioari lotutako Le Coll elkarte publikoaren bultzadaz eta Patrick Arotcharen arkitektoaren zuzendaritzapean.

Teknologiak

  • Zurezko fatxadak
  • Azalera

    4280 m2

  • Bolumena

    150 m³

  • Eraikuntza

    2013