Kataluniako Vic hiriak erreferente kultural eta arkitektoniko berria du: Pilarín Bayés Liburutegia, hiriko kultur ekipamenduen sarea indartuko duen proiektu berritzailea. BCQ Arquitectura Barcelona estudioak diseinatutako eraikin hau kohesio kulturalaren eta jasangarritasunaren sinbolotzat altxatu da, Egoinekiko lankidetzari esker hein handi batean, zurezko eraikuntza-soluzioetan duen esperientzia ekarri baitu.
Egoin giltzarrizko eragilea izan da diseinu berritzaileagatik zein funtzionaltasunagatik nabarmendu den liburutegi berriaren fatxada gauzatzeko. Fatxadak 700 metro koadro ditu eta Accoyaren zur laminatuko xaflez osatuta dago, izan ere, material organikoekiko tratamenduei esker kanpoaldean duen iraunkortasuna eta egonkortasun dimentsionala dira material hau aukeratu izanaren arrazoiak.
“Egoinekin lankidetzan aritzea funtsezkoa izan da Pilarin Bayés Liburutegiaren ikuspegi arkitektonikoa gauzatzeko. Egoinen esperientzi eta gaitasun teknikoari esker, eraikinaren beharrizan funtzionalak estali eta balio estetiko eta jasangarria gehitu duen zurezko soluzioa garatu ahal izan da, proiektua osotasunean aberastuzu”, azaldu du Jordi Sánchez BCQ Arquitectura Barcelona estudioko arkitektoak.
Fatxada eraikitzeko prozesua berealdiko erronka teknikoa izan da. Piezen geometria konplexuak, forma trapezoidalak eta ebakidura inklinatuak tarteko, doitasun handiko lana ekarri du, kontrol numerikoa duten hainbat makina konbinatzeaz gain. Ahalegin horren emaitza eraikinaren hormigoizko egiturarekin ezin hobeto egokitu den fatxadan izan da, eta bertatik zintzilikatu dute proiektu honetarako beren-beregi diseinatutako burdineria metalikoaren bitartez. Fatxadako piezarik luzeenek 9 metroko altuera dute, eta zurezko bolumena 70 m3-koa izan da.
Accoyarekin tratatutako zuraren erabilerak erresistentzia eta egonkortasun handia ematen dio materialari eguraldi kaskarraren aurrean, kanpoko erabilerarako zura erabiltzen baitu, baina horrez gain, egonkortasun dimentsionala ematen du, proiektuak jasangarritasunaren alde hartu duen konpromisoa indartuz. Mantentze-lan txikiengatik ezaguna material hau ezin hobea da ingurumen-inpaktua minimizatu nahi den proiektuetarako. Gainera, fatxada bikoitzak kristalezko barnealdea eta zurezko kanpoaldea uztartu ditu, klimatizazio-beharra murrizten duen mikroklima erraztuz eta energia-kontsumoa murriztuz.
Teknologiak
-
ZLK zura
-
Azalera
700 m²
-
Eraikuntza
2022
Arkitektura
BCQ Arquitectura Barcelona
Sustatzailea
Vic-eko Udala
Ingeniaritza
Egoin
Bezeroa
Arcadi Pla