Baskonia Gasteizko Saskibaloi taldearen BAKH Kirol Hiriaren proiektuak izotz-pista bat eta igerileku bat ditu. Izotz-pistan, 35 metroko argia zeharkatzen duen zursarea dago, tarteko euskarririk Gabe, karga handiko landare-estalkiari eutsiz. Ildo horretan, eraikuntzak zursarearen hutsarteak aprobetxatu ditu instalazioetarako igarobideak antolatzeko, eta hastialen barruko lokarrietan bildu ditu jatetxearen eremuko forjatuak, batetik, eta aparkalekuko estalkiarenak, bestetik.

Igerilekuetan, berriz, 22 metroko arku triartikulatuak daude 7 metrotik behin, beira eta zinkezko estalki mistoari eutsiz.

Egoinek eraikitako proiektu hau Saski Baskonia S.A.D. sozietateak sustatu eta Mondragón LK taldeko ingeniaritzak zuzendu du. Guztizko azalera eraikia 3.920 m2-koa da, eta lanetan 261 m3 zur erabili ziren.

Produktuak

  • Zur Laminatua
    Zur Laminatua

Xehetasunak

Lan Taldea

Ingeniería Egoin
ALVARO RUIZ DE ARCAUTE

Egoineko komertziala
ALVARO RUIZ DE ARCAUTE