Valle San Lorenzo Udal Pabiloiaren (Arona, Tenerife) enkargua kirol eta aisialdi arloetako jarduerak antolatzeko kirolgune estalia eraikitzea zen. Proposamenean zehaztutakoaren arabera, estalitako esparru handia eraiki behar zen kirol-jardueretarako, aldagelen modulua hartuko zuen solairua barne, baita zerbitzu-modulurako nahiz erabilera anitzeko guneetarako beste bi solairu ere, iparraldean. Blokearen fabrikako itxitura-soluzio sendoak, gris-antrazita koloreko estaldura jarraituarekin eta hormigoia agerian duten 9 metroko pilareak nabarmenduz, 38,5 metroko luzera duen zur laminatuzko habeen egitura du goialdean, baita metalezko akabera duen fatxadaren kolore bereko sandwich motako itxitura ere. Kirolguneko akaberek, ageriko hormigoi leun eta muxarratua, zurezko tarimaz osatutako zoladura eta urrutiko zerumugaren lerro infinituarekin topo egiteko ahaleginean hegan doan estalki metaliko kurbatua tarteko dituztela, ingurunean integratzen dira, lurralde honetako sumendietako beste harri basaltiko bat balira bezalaxe. Makin Molowny Portela arkitektoak zuzendu eta 2.930 m2-ko azalera eraikia duen proiektu honetan, 125 m3 zur erabili ziren, guztira.

Produktuak

Xehetasunak

  • Eraikuntza-aldia

    2020

Lan Taldea

Arkitektura Estudioa
Makin Molowny Portela

Bezeroa
ACCIONA

Ingeniería Egoin
ALVARO RUIZ DE ARCAUTE

Egoineko komertziala
UNAI GORROÃ?O