7 ETXEBIZITZA SOZIAL
Garrantzi handiko kasua da, izan ere, hauxe izan zen Espainian zurez eraikitako hainbat solairutako lehen etxebizitza-eraikina, XX. mende hasierako eraikuntzan nagusitu zen altzairua eta hormigoi armatua erabiltzeko joera orokorraren ondoren. Beraz, material tradizionalak baztertuz Espainian egin zen hainbat solairuko lehen eraikina da, egiturazko eraikuntza jasangarri eta birziklagarriaren material nagusia baliatuz: zura. Higiezinaren bezeroa sustapenerako sozietate publiko bat da (Arabarri Sozietatea), eta arkitektoen planteamenduei kasu eginez, aintzakotzat hartu zuen proiektuak eraikin altuetan zura erabiltzeko esperientziarik ez zegoen herrialde honetan izan zezakeen izaera berritzailea. Proiektuaren berezitasunaren harira, etorkizuneko erabiltzaileentzako informazio-saioak antolatu ziren, proposamenari uko edo aurka egin ez ziotela ziurtatzeko asmoz.
Eraikinak bost solairu ditu, eta horietan zazpi etxebizitza, hiru aparkaleku-plaza eta trastelekuak sortu dira. Eraikinaren konfigurazioa lursailak berak eta ingurua zeharkatzen duen harresiaren aztarna arkeologikoa integratzeko premiak baldintzatu dute, baita izaera sozial, tekniko eta ekonomikoko beste kontu batzuek ere. Hartara, hormigoizko forjatua duen maila bat sortzea proposatu zen, metalezko pilareekin, hiribilduaren jatorrizko harresiaren hondarrak agerian utziz.
Maila horren gainean eraiki zen kontralaminatuz egindako lehen solairua. Eraikinaren bolumena kantoitik ikusgai dagoen harresiko aztarna arkeologikoaren gainean kokatuta dago. CLT zur kontralaminatuko panelak hautatu izanak arintasuna eta garbitasuna erraztu zituen lanetan. Azkenik, material hori diseinuaren bereizgarri bihurtu eta zura ikusteko moduan paratu zen etxebizitzetako zenbait gunetan eta eskaileren zein igogailuen arteko sarbide-eremu osoan.

Produktuak

  • CLT Zur Kontralaminatua
    CLT Zur Kontralaminatua

Xehetasunak

  • Eraikuntza-aldia

    2011

Lan Taldea

Arkitektura Estudioa
OTADUY ARISTIZABAL ARQUITECTOSotaduyaristizabal.blogspot.com/

Sustatzailea
ARABARRI - ARABAKO FORU ALDUNDIA

Bezeroa
BIDAILAN, S.L

Ingeniería Egoin
Ibon Ramos

Egoineko komertziala
UNAI Gorroño