PASIVE HOUSE ZIUTAGIRIA DUTEN 20 ETXEBIZITZA SOZIAL
Egoinek 20 etxebizitza sozial dituen bizitegi-bloke baten eraikuntzan parte hartu zuen Asturiasko Muros de Nalon herrian. Hauxe da Espainiaren ipar-mendebaldean CLT Zur Kontralaminatua erabiliz eraiki eta energetikoki jasangarria den lehen bizitoki-eraikin kolektiboa, eta Passivehaus ziurtagiria lortu du. Asturiasko Printzerriko Gizarte Zerbitzu eta Eskubideen Sailak bultzatutako proiektu honetan parte hartu dute Iguar enpresa sustatzaileak eta Cristina Fernández Somoano arkitektoak (SECSDS). Proiektuaren orientazioa eta ezaugarriak baliabide klimatikoak ahalik eta gehien aprobetxatu eta energia-kontsumoa ahalik eta gehien minimizatzeko asmoz definitu ziren. Argazkiak Nacho Cossiorenak dira.
Eraikina berealdiko erronka izan da eraikuntza-prozesuaren berritasunagatik, izan ere, lanak ia osorik lehorrean egin ziren, zur-mota desberdinak uztartuz egiturarako zein errefortzu eta sabaietarako (Emilio González Buelga, Iguar).
Produktuak
Xehetasunak
-
Eraikuntza-aldia
2019
Lan Taldea
Arkitektura Estudioa
Cristina Fernández Somoano (SECSDS)
Sustatzailea
Asturiasko Printzerriko Gizarte Zerbitzu eta Eskubideen Saila
Bezeroa
IGUAR
Ingeniería Egoin
Iker Irurtia
Egoineko komertziala
Unai Gorroño