Ikastetxeak oso ekipamendu bereziak dira, eta horietan, iraunkortasuna, eraginkortasuna eta eraikitzeko epeak funtsezkoak dira, batez ere tamaina handiko eraikinak direnean. Azken alderdi hau funtsezkoa izan zen Logroñoko Montessori School deritzonaren eraikuntzan, izan ere, N232 Arquitectura estudioak (Víctor García + Martín Sáez) lau hilabeteko epean egin behar zuen proiektua, eta hori zur kontralaminatuzko panelen erabilerari esker baizik ez zitekeen egin.

Eraikinak 820 m2 ditu eta 0 KM-ko intsinis pinuz egindako CLT Zur Kontralaminatuaren sistema industrializatuen bidez eraiki zen oso-osorik. Hormak ikusteko moduan utzi ziren barrualdean, haurrentzako giro eroso eta osasungarria sortzeko. Kanpoaldera begira, bi material noble uztartu ziren: alertze europarrezko xaflak eta zinka. Emaitza guztiz funtzionala den multzo soila da, ingurunean erabat integratuta dagoena, ekipamendu honetarako finkatu ziren hasierako helburuekin bat etorriz.

“Zura ia amaituta datorkigun produktua da, eta muntatu ondoren erabiltzeko prest egoten da: ez dago lehortu arte itxaron beharrik, eraikuntza lehorrean egiten baita, eta oso ezaugarri organoleptiko atseginak ditu”,  N32 Arquitectura.

Produktuak

  • CLT Zur Kontralaminatua
    CLT Zur Kontralaminatua
  • Km0 Wood
    Km0 Wood

Xehetasunak

  • Zur-mota

    INTSINIS PINUA

  • Azalera

    820 M2

  • Bolumena

    330 M3

  • Eraikuntza-aldia

    2015

Lan Taldea

Arkitektura Estudioa
N232 ARQUITECTURA (Víctor García / Martín Sáez) + Patricia Savi arquitecta

Sustatzailea
Logroño Montessri House School

Bezeroa
Logroño Montessri House School