Egoinek etxebizitza jasangarri eta berezien asmo handiko sustapen baten eraikuntzan parte hartu du Manchesterren eta Birminghamen, Urban Splash enpresa sustatzailearekin sinatutako akordio estrategikoaren harira. Akordioak guztira 160 etxebizitza jasangarriren eraikuntza aurreikusi du, 100 Manchesterren eta 60 Birmighamen, 16.400 m2-ko guztizko azalera eraikiarekin eta Euskadiko basoetatik ateratako 6.900 m3 intsinis pinu erabiliz.
Bi proiektuak Shedkm arkitekto-taldeak zuzendu ditu eta kontratista Artez taldea izan da.
Urban Splash enpresarekiko partnership-akordioari esker, Egoinek â??Mansion Houseâ?? deritzon produktu-eskaintzan parte hartu ahal izan du, espazio murritzak eta leiho txikiak dituzten moldean egindako â??monopolyâ?? moduko etxebizitza-bloke handien Ingalaterrako eraikuntza-eredu tradizionalaren ordezko eredu berri baten hedapenean lagunduz.
Agerian utzitako CLT Zur Kontralaminatuzko panelekin egindako etxebizitza modularrak dira, sabai altuak dituztenak, eta argi naturalaren protagonismoa nabarmentzen duten leiho handiak dituzte, bezeroei eta erabiltzaileei espazioak kustomizatzeko aukera emanez.
Diseinuaren helburua CLT Zur Kontralaminatuaren erabilerak dakartzan onurak nabarmentzea izan da, ageriko akaberatzat ere utziz, eraikuntza berriko eraikinetan nekez aurki daitekeen adierazpen-zintzotasuna sortuz. Gure ustez, diseinatutako CLT Zur Laminatua material aparta da, eta Egoinekiko lankidetza estuaren bidez, egiturarako, suaren aurkako babeserako zein soinurako eskaintzen dituen errendimendu handiko ezaugarriak oso-osorik baliatzeko ikuspegia garatu dugu, izan ere, erabat jasangarria ez ezik, itxura ederreko materiala da (Jonathan Falkingham, arkitektoa eta Urban Splash-eko kidea).
Produktuak
Xehetasunak
-
Eraikuntza-aldia
2019
Lan Taldea
Arkitektura Estudioa
Shed KM
Sustatzailea
URBAN SPLASH
Bezeroa
ARTEZ
IngenierÃa Egoin
Iker Irurtia
Egoineko komertziala
Eneko Zaldibar