Papelera del Nervión enpresaren eraikin zaharra da Zorrotzaurre eraberritzeko planean zurik iraun duten 17 industria-blokeetako bat, Bilboko Deustuibarrean. Eraikin hau da eremu horretan ganga duen bakarra, eta horrexegatik erabaki zuten erakundeek egitura kontserbatu eta Kunsthal Goi Mailako Diseinu Zentroa bertan kokatzea.
Zaharberritzeaz arduratu direnek bere horretan mantendu behar zuten egitura, barrualdean zutaberik gabeko gune zabal, garden, eta abegikorra sortuz, joan den mendearen erdialdeko industria-ekipamendu honen giro hotzari berotasuna emanez. Gainera, proiektuan pisu gutxiko materiala erabili behar zen, eta eraikinaren zoru distiratsuaren gainean bermatu beharrean, metalezko xafla batzuen gainean finkatu behar zen segurtasun osoz, erakargarria, malgua, erresistentea eta jasangarria izateaz gain.
ABR+ arkitektura-estudioak Egoinen CLT Zur Kontralaminatuzko soluzioetara jotzea erabaki zuen, malgutasun handia eta gauzatze-epe laburrak eskaintzen zituzten heinean.
1.200 m2-ko azalera duen eraikin honetako gelek soinu-propietate jakin batzuk izan behar zituzten. Egoinek CLT Zur Kontralaminatuzko panelak landu ditu mekanizazio artekatu baten bidez, gune horien akustika xurgatzeko izan daitezen, eta CLT Zur Kontralaminatuzko leihateak egin ditu, kanpotik alertze-xaflez estalita, begiratokitzat erabili ahal izateko.
Emaitza estetikoki enblematikoa den eraikin jasangarria da, eta honen eraikuntzan erabili den 210 m3 zurari esker, atmosferara 210 m3 CO2 isurtzea saihestu ahal izan da.
Produktuak
Xehetasunak
-
Eraikuntza-aldia
2020
Lan Taldea
Arkitektura Estudioa
abr/+/arquitectos
Sustatzailea
BILBOKO UDALA
Bezeroa
VICONSA
IngenierÃa Egoin
JESUS MARI PORTURAS
Egoineko komertziala
UNAI GORROÃ?O