San Juan del Puerto (Huelva) herriko trenbide baten gainean eraikitako oinezkoentzako pasabide honen helburua zen sarbide eroso eta segurua sortzea, duela urte batzuk itxi zen trenbide-pasagunean sortutako segurtasun-baldintza egokirik gabeko pertsonen joan-etorri arinari aurre egiteko.

Alertze-zurez egindako egitura, metalezko euskarriak eta hormigoizko zimenduak ditu, 225,5 metroko luzera eta 7 metro libreko altuerarekin. Pasabideak 13 tarte ditu: 6 tarte igoeran, tarte bat trenbidea gurutzatzeko eta beste 6 tarte jaitsieran, guztia % 8ko malda leunean eginda, eskailera-mailarik gabe igaro ahal izateko. 2 metroko zabalera du eta legeak ezarritako babes guztiak ditu erorketarik edo istripurik gerta ez dadin.

Erabilitako zura alertze espezieko GL24h zur laminatu eta kolatu homogeneoa da. Pasabidearen eraikuntza-planteamendu orokorrari jarraiki, tarteak banaka eraiki dira tailerrean, pieza bakar batean, gerora bertara garraiatu eta muntatzeko, lurrak pasabidearen hegoaldeko tartearen ondoko padura-eremura mugituz.

Produktuak

  • Zur Laminatua
    Zur Laminatua
  • Km0 Wood
    Km0 Wood

Xehetasunak

  • Zur-mota

    PINU TRATATUA + ALERTZEA

  • Azalera

    250 ML

  • Bolumena

    130 M3

  • Eraikuntza-aldia

    2017

Lan Taldea

Arkitektura Estudioa
JUAN FRANCISCO GIL BALLESTER

Sustatzailea
HUELVAKO DIPUTAZIOA

Bezeroa
HUELVAKO DIPUTAZIOA

Ingeniería Egoin
EUKEN ITURRI