85 ETXEBIZITZA SOZIAL

Zurezko egitura oinarri duen eraikuntza altuera irabaziz joan da azken urteotan, eta horren adibide garbia da Cornellako (Bartzelona) eraikin hau: 21 metroko altuera eta bost solairu, babes sozialeko 85 etxebizitzatarako. Etxebizitza-multzo hau cinema-areto zahar baten orubean eraiki zen. Diseinu berezia du, elkarri lotutako eta zurez egindako 108 gune dituen matrize baten inguruan, korridore pribatuak eta komunitarioak kenduz eta espazioa ahalik eta gehien aprobetxatuz. Guztira, 2.100 m3 zur kontralaminatu erabili ziren 13.000 m2 inguruko azalera osatzeko, eraikuntza-lanari buruzko erakustaldi bikaina eginez eta zura sektorean hartzen ari den pisu espezifikoa islatuz. Orain arte gure inguruan eraikitako bizitegi-eraikinik handiena da. Bartzelonako Lurzorua Sustatu eta Ondarea Kudeatzeko Institutu Metropolitarrak (IMPSOL) sustatu eta Peris + Toral Arquitectes estudioak diseinatu du.

Produktuak

  • CLT Zur Kontralaminatua
    CLT Zur Kontralaminatua
  • Km0 Wood
    Km0 Wood

Xehetasunak

  • Zur-mota

    INTSINIS PINUA

  • Azalera

    12.815 M2

  • Bolumena

    2.100 M3

  • Eraikuntza-aldia

    2020

Lan Taldea

Arkitektura Estudioa
PERIS+TORAL ARQUITECTES

Sustatzailea
IMPSOL

Bezeroa
VIAS

Ingeniería Egoin
IBON RAMOS

Egoineko komertziala
UNAI GORROÃ?O