Ohiko Galderak

Egin klik galderan erantzuna erakusteko

  1. Zer-nolako zimendua erabili behar dugu zurezko eraikin bat altxatzeko?

    Lurraren egoera eta ezaugarriak erabakigarriak dira zer-nolako zimendua egin jakiteko, betiere Arkitektura Proiektuaren mende. Zimendurako partidan aurreztea garrantzizkoa da, osoki zurezkoa den eraikuntza bateko kargak txikiagoak baitira ohiko eraikuntzan baino.

  2. Kostu handiagoa du osoki zurez altxatako eraikin bat mantentzeak?

    Ez du zertan. Egun, zurezko eraikuntzaren bidez, askotariko materialez estalitako zur-egiturako paretak altxa ditzakegu, dela harriz, entokatze bidez, txapa (tola) sotilez, dela zeramikaz eta abarrez.
    Barnealdeetan, zurak ez du mantentze-lanik behar garbiketan eta begiramenean logikaz behar denaz gain, beste materialek ere behar duten bezala.
    Kanpoaldean, poro irekiko produktuen bidez bernizatutako zurak (lasuratuak), klima-inguruneen, orientazioaren eta arkitekturaren arabera, gutxi gorabehera bost urtean behin aplikatzeko mantentze-lana behar du.
    Pigmentazio biziko koloreen bidez pintatutako zura, klima-inguruneen, orientazioaren eta arkitekturaren arabera, gutxi gorabehera hamar urtean behin aplikatzeko mantentze-lana behar du.
    Kanpoaldeko beste aukera bat da zura ez bernizatzea edo pintatzea, eta natural herdoiltzen uztea; denbora joan ahala, zurak kolore arreagoak hartzeko joera izango du.

  3. Zenbat iraungo du modu baliagarrian zurezko eraikin batek?

    Zur-egituraren diseinu on bat ezin bestekoa da luzaro iraungo badu. Zurezko eraikin batek behar bezala funtzionatzeko, ezin bestekoa da hezetasun iraunkorretik isolatzea eta zura aireztatzea.
    Badira duela mendetako zurezko eraikin ugari, eta horren adibide garbia dira Euskal Herriko gure baserriak, zalantzarik gabe iraunkortasunaren erakusgarri. Askotan mendeak dituzten herri osoak aurki ditzakegu zurez eraikiak Eskandinaviako herrialdeetan eta Erdialdeko Europan.

  4. Suaren aurrean zurezko egitura batek duen jokaera burdina edo hormigoizko egitura batek duena baino txarragoa da?

    Ez, egitura kalkulatzean proiektu bakoitzak beharrezko duen su-erresistentziarako zuraren neurriak ezar ditzakegulako. Su-egoera jakin batean aldi batez ondo funtzionatzeko egitura-elementu baten ebaketa onena kalkula dezakegu.
    Bestalde, zura material erregaia den arren (dS2, d0), ikerketek frogatu dute aurresan daitekeela suaren aurrean izango duen joera. Su baten erasana jasaten duten zur-egiturak egonkor irauten dute luzaroago, adibidez, altzairuzko egiturek baino, azken horiek tenperatura nahiko beheretan hondoratzeko joera baitute. Gainera, gogora ekarri behar da zura erretzean ez duela gas toxikorik eragiten.

  5. Zein jokaera termiko dute zurez osoki egindako eraikinek?

    Transmisio-faktore termiko oso ona dute. Esan dezakegu horma-lodiera berdinaz, hiru halako hobetzen dugula isolamendua ohiko eraikuntza baten aldean.

  6. Zer-nolako bermea dute horrelako zurezko eraikinek?

    Edozein zur motaz eraikin bat egiteko indarrean den legedia betetzen da; bertan, zehaztu egiten dira eraikuntza-prozesuan parte hartzen duten aldeen betebeharrak eta eskubideak. Beraz, eraikuntza horiek beste edozein materialez egindakoek besteko bermeak dituzte.

  7. Lasterrago eraikitzen da material hezez egiten den obra zibila ala lehorrean egindako goi-kalitateko eraikuntza aurrefabrikatua?

    Goi-kalitatedun eraikuntza aurrefabrikatuaren bidez, lortuko dugu tokian egindako lanetan askotan alferrik joaten dira denbora-tarteak eta inprobisazioa gutxitzea. Akaberek kalitate handiagoa dute, lan-ildo espezializatuetan eta estalpean egiten direlako; era horretan, kontrolatu ezin dugun klimatologiaren aldagaia saihesten dugu.
    Esan dezakegu lan-denborak % 80 laburtzen direla ohiko eraikuntzaren aldean.

    Baditugu eraikitako adibideak, non astebetean modulu-eraikuntza sistemen 150 m2 eraiki ditugun; EGO_CLT zurlauzen bidez hiru hilabetetan egin ditugu 850 m2-ko eraikinak, hasi indusketak egiten, zimendua jartzen, eta sustatzaileari obra guztiz amaituta emanez. Are, marka jarri dugu EGO_CLT zurlauzez 2500 m2-ko unibertsitate bat bi hilabeteren buruan eraiki dugunean, harrigarria dirudien arren, epe horretan giltza eskura emanez.

  8. Eraikuntzan zura erabiltzeak basoa soiltzen lagun dezake?

    Horrelakorik ez gertatzea da Baso Kudeaketa Jasangarriaren misioa. Ziurtagiri batzuek, adibidez, PEFCek, baso-antolamenduaren jasangarritasuna dute helburutzat. Ziurtapen horren hurrengo urratsa zainketa-katea da. Haren bidez, baso-produktuen trazabilitatea segurtatzen da, horiek erauzi eta bezeroari hornitzen zaizkion arte.

    Natur baliabideak hurrengo belaunaldietan pentsatuz erabili behar dira. Basoak oxigenoa sortzen du, karbono dioxidoa finkatzen du, berotegi-efektua murrizten du. Zuzentasunez erabilita, baliabide berriztagarrien iturria da, eta betiko hornitu diezazkiguke bai produktuak, bai energia. Edozein latitudetan eta edozein zuhaitz mota dela ere, basoak ordenatuki behar du mantentze-lana eta moztua izatea, bere ziklo naturalak jarrai dezan. Utzitako basoetan, zuhaitzak zaharkituta hiltzen dira, elkarren lehiaren biktima, parasitoen erasoa jasaten dute, eta desegin egiten dira. Basoak, orduan, oxigenoa sortzeari uzten dio eta, beraz, ekologian duen rola aldatu egiten da.

    Egoinen politika da baso-arloaren kontserbazio, sustapen eta garapen jasangarriari buruzko legedia hertsiki betetzen duten lehengaiak erabiltzea, zuraren urteko hazkunde-bolumena ez dadin izan mozketa-bolumena baino handiagoa.

  9. Kalte egiten die hezetasunak zurezko eraikuntzei?

    Hezetasunarekin kontaktua etengabea izan beharko litzateke zura kaltetu edo onddoak sortzeko. Horretarako, eragotzi egin behar da zura hezetasunarekin kontaktua etengabe izatea.
    Eraikuntza egitean, zuhurtasunez isolatu behar dugu zura hezetasunetik, baita oinarriko hormigoitik ere. Lan erraza da hori: nahikoa da zuraren eta hormigoiaren artean dagozkion xaflak edo beroan galbanizatutako burdineriak jartzea.

  10. Zur-egiturak kalteberak dira onddoen, termiten eta beste intsektuen erasoen aurrean?

    Eraikuntzarako baliatutako zurari hezetasun-kontrako eta onddo-kontrako eta intsektu xilofagoen kontrako prestakinen bidezko tratamendua ematen zaizkio. Gure zurek % 14tik 16rako hezetasun maila dute, eta % 19ko hezetasunetik behera zura intsektu xilofagoen (pipiak, termitak…) eta onddoen erasoen kontra babestuta dago ia osoki.
    Zura erabiltzeko moduak UNE-335-2 arauan definituta daude; bertan, zura erabiltzeko moduak ezartzen dira, kontuan hartuz hura zein egoeratan instalatu den eta intsektu xilofagoen erasoen arriskua.

    Erabilera-modua Zerbitzu-egoera orokorra
    1. erabilera Barnealdean edo estalpean. Lehorra.
    2. erabilera Barnealdean edo estalpean, noizbehinka > % 20 hezetasuna
    3.1 erabilera Kanpoaldean, lurraren gainetik. Babestuta.
    3.2 erabilera Kanpoaldean, lurraren gainetik. Babestu gabe.
    4.1 erabilera Kanpoaldean, lurrarekin edo/eta ur gezarekin kontaktuan.
    4.2 erabilera Kanpoaldean, lurrarekin edo/eta ur gezarekin kontaktu bete-betean.
    5 erabilera Ur gezan

    Ondorengo zur-tratamenduak eskaintzen ditugu:
    a.1:
    1 eta 2. erabilera-modurako murgiltze-tratamendua.
    a.2:
    3 eta 4. erabilera-modurako hutseko tratamendua.

    Hutseko tratamendua autoklabez egiten da zurezko piezetan hutsa eraginez, zurean dagoen airea eta ura erauziz, gero kromo eta artseniko gatz hidrodisolbagarri askeak dituen produktu babeslea presioz sartuz, sarpen nahikoa izan arte.

  11. Erabat zurez egindako eraikin batean bizi eta lan egitearen abantailak ezagutzen ditudan arren, ez naiz guztiz seguru sentitzen. Diseinatu daiteke eraikin bat osoki zurezkoa kanpoaldea zein barnealdea zurezkoak izan gabe?

    Zenbait irizpide tekniko errespetatu behar diren arren, guztiz bai, zura beste material batzuen bidez estal daiteke.

  12. Irudipena dut zurezko paretak ez direla behar bezain sendoak adreiluaren aldean. Zer gertatuko da lurrikara edo ekaitz zakar bat egonez gero?

    Eraikuntza-sistema honen egonkortasuna baldintza klimatiko desberdinetan modu askotan egiaztatu da: guztioi datozkigu burura Ipar Amerikan tornado edo uragan batean hegaz doazen zurezko etxeen irudiak, baita Japonian, Zelanda Berrian edo Australian lurrikaren indarrez suntsitutako zurezko etxeak ere, baina baieztatu behar dugu Egoinen eta, oro har, Europa iparraldean egiten den zurezko eraikuntza sendoa eta gotorra dela. Eraikin irmoak eta sendoak dira, hala armazoi-sistemak nola EGO_CLT sistema sendoak. Zurak, malguagoa denez, ahalmen handiagoa du karga bertikalei zein albokoei eusteko, dela haizearen indarrez, dela mugimendu sismikoz eragindakoei.
    Italiaren moduko adibideak ditugu, non lurrikara baten ondoren, L´Aquila hiri guztia CLT motako panel trinko kontraijeztuko eraikuntza-sistemen bidez berreraiki zen. Japoniak, hainbat lurrikara jasan ondoren, zurezko etxeen alde egin du, horiek frogatu baitute dutela erresistentzia gehien.

  13. Nire ustez, zurezko etxeak oso onak dira iparraldeko herrialdeetan, han oso beheko tenperaturak dituztelako. Berdin egokituko lirateke Mediterraneoko klimara? Ondo eusten diote udako beroari?

    Emaitza benetan ikusgarriak dira, % 50etik gorako energia-aurrezpena duten eraikinetatik hasi eta energia-oreka positiboa dutenetaraino (CASA VITA, adibidez), hala berokuntzarako nola hozketarako.+ info: www.proyectovita.com

  14. Egia da beste banku batzuetara jo behar dudala, zurezko etxe aurrefabrikatuak ezin direlako hipotekatu?

    Eraikuntza mota honek indarrean den administrazio-araudi osoa betetzen du eta, ondorioz, zure etxearen finantzaketa hipoteka-mailegu gisa bideratu daiteke edozein finantza-erakundetan.

  15. Entzun dudanez, kasu batzuetan udalek onartzen dute zurezko etxeak landa-lurretan eraikitzea. Beharrezkoa da lurzati hori hiri-lurzorua izatea osoki zurezkoak diren era horretako etxeetan? Egoinen, etxe aurrefabrikatuak profil horri lotzen zaizkio?

    Egoinen etxe aurrefabrikatuak ondasun higiezintzat hartzen dira. Beraz, beste edozein ohiko eraikuntzak bezala, administrazio-baimen guztiak dituzte: arkitekto-kidegoetan ikus-onetsitako proiektuak, udal lizentziak, etab.

  16. Zer prezio dute osoki zurez egindako eraikinek? Benetan merkeagoak dira hormigoi eta adreiluzko ohiko eraikuntzak baino?

    Prezioez hitz egiten denean, ezin dugu orokortu. Arlo guztietan bezala, aukera sorta zabal bat dago, baliatutako materialen kalitatearen arabera.
    Egoinen, goi-kalitateko produktuak sortzearen alde egin dugu beti, baita eraikuntza aurrefabrikatuetan ere. Zurezko sistema industralizatuen bidez osoki egindako etxe aurrefabrikatu eta eraikinak ez dira merkeagoak hormigoi eta adreiluzko ohikoak baino, baina kalitate akustiko eta termiko handiagoa ematen dute prezio berean.
    Gure goi-kalitateko aurrefabrikazio-sistemaren abantailetako bat da bezeroak badakiela hasieratik zenbat gastatuko duen bere etxean, eta guztiz gutxituko ditu ohiko obretan gertatzen diren indefinizioak eta inprobisaziotik sortutako aurrekontu-desbiderapenak.

  17. Zer abantaila dituzte osoki zurez egindako eraikinek ohiko eraikinen aldean?

    Honela laburbil ditzakegu:
    – Laster gauzatzen da
    – Prezio itxia du, aurrekontu-desbiderapenik gabe – Jasangarritasuna
    – Energia-aurrezpena
    Zura da eraikuntza-material tradizionalena eta ingurumenarekin begirune handiena duena. Erosotasuna goi-mailakoagoa da, isolamendu termiko eta akustikoa hobea baita, eta hartara giro lasai eta atseginagoa sortzen da.
    Gure metabolismoak, Lurreko erradiazioek eta eremu elektromagnetikoek eraginda, Faraday kaxaren efektuak jasan ditzake ohiko etxe batean. Aldiz, zurezko eraikuntzak, iragazgaitza da natur erradiazioekin, eta ez ditu eremu fin horiek aldatzen, eta bizi-kalitate hobea izaten laguntzen du.
    Bestetik, zurari esker, etxeak modu naturalean erregulatzen ditu hezetasuna zein beroaren kontserbazioa; era horretan, berokuntzaren eta aire girotuaren gastua nabarmen murriztu daiteke.
    Atmosferako CO2 isuria gutxitzeko ekarpena egiten dugu, eta garapen jasangarrian laguntzen, lehengaien kontsumo arrazional batez.
    Zura produzitzeko prozesuak eraginkortasunez erabiltzen du lehengaia, eta hondar solidoak kentzen ditu. Natur baliabideak albait gehien aprobetxatzen ditugu, energia-kontsumo eta errege fosilen erabilera txikiaren bidez.
    Beraz, lehengaia eraldatzeko eta eraikitzeko prozesuan energia-kontsumo txikiagoa edukiz eta eraikinen isolamendu handiagoaz, energia-kontsumoa gutxitu egiten da. Baliatutako materialak biodegradagarriak direnez, atmosferako CO2 isuriak nabarmen gutxitzen ditugu.

  18. Norberaren diseinu bereziak aukera daitezke, ala Egoinek ezarritakoetara egokitu behar gara?

    Egoinek arkitektura-proiektuetara egokitzen ditu bere eraikuntza-sistemak.

  19. Zurezko sistemen bidez eraikiz, arkitektoak mugatuta daude haberik eta zutaberik gabeko espazio diafanoak diseinatu nahi badituzte?

    Ez, horrelako proiektuetarako, EGO_CLT eta EGO_CLT MIX norabide biko zurlauzak erabiltzen ditugu eta, hartara, hutsarte eta hegal handiak dituen arkitektura diafanoa egin daiteke.

    + info: www.panelesclt.com

  20. Zurezko eraikuntza-sistemak dentsitate txikiko etxebizitza-eraikinetarako dira bakarrik?

    Ez, altuerako etxebizitza edo hirugarren sektoreko eraikinak izan daitezke. Egoinen, lau solairutarainoko etxebizitza eta hirugarren sektoreko hainbat eraikin egin ditugu, baina Europan zortzi solairutarainoko esperientziak ere existitzen dira. Egun, badira 30 solairutarainoko egitasmoak artean exekutatu gabe, alegia, 120 metroko altuera dutenak, CLT zur kontraijeztuko panelen sistemei lotuz proiektatuak eta ikus-onetsiak.
    EGO_CLT zur kontraijeztuzko panelen eraikuntza-sistemak ezin hobeak dira haurtzaindegiak, ikastetxeak, ospitaleak, unibertsitateak, zaharrentzako eguneko zentroak eta abar eraikitzeko.

  21. Goi-mailako jasangarritasun-irizpideen bidez eraikitzea, alegia, goi-mailako energia-efizientzia estandarren edo, are, ia energia gabeko eraikinen bidez, garestiagoa da?

    Modu erlatiboan aztertzen badugu, erantzuna bai da. Etorkizunari eta herrialde garatuetan dagoen araudia betetzeari begira aztertzen badugu, berriz, esan dezakegu inbertsio on bat dela. Ezin dugu ahaztu herrialde horietan energia-kontsumoa gutxitzera bideratzen direla araudiak, ia energia gabeko eraikinak eginez. Egun, eraikinek Europako energia-eskari osoaren % 40 gastatzen dute, eta energia-kontsumo horrek gora nabarmen egin dezake hurrengo urteetan. Datu horien ingurumen- eta ekonomia-eragin kaltegarriez jabetuta, Europar Batasuneko arduradunek nahitaezko egingo dute eraikin publiko guztiek “energia-efizientzia oso handia” izatea 2018ko abenduaren 31tik aurrera (2010/31/EB Zuzentaraua; bi urte geroago, gainerako eraikin berriak hala izan behar dira). Ondoriozta dezakegu hasierako inbertsioa zerbait handiagoa dela ohiko eraikinetan baino, eta proportzionalki areagotuko dela elektrizitatearen prezioa igo ahala; horrek jauzi kualitatibo bat esan nahi dezake erretiroa hartzen dugunean.

  22. Zergatik da hobeto etxebizitza eta hirugarren sektoreko eraikinak egitea zurezko sistema industrializatuen eta goi-mailako energia-efizientzia irizpideen bidez?

    Eraikin eta etxebizitza guztiak goi-mailako energia-efizientzia estandarren bidez eraikiko balira, hiriak bizitzeko erosoagoak izango lirateke, garbiagoak, eta herritarrek bizi-kalitate hobea izango lukete. Energia-pobrezia desagertuko litzateke, eta estatuak ez lirateke hain lotuta egongo kanpoaldetik datorren energiari; era horretan, ekonomiak hobera egingo luke, eta tokiko enplegua sortuko litzateke.

  23. Espainiak 2010/31/EB Europako zuzentaraua bete ahal izango du, oso goi-mailako energia-efizientzia maila eskatzen duena?

    beharko dute, Europan nahitaez hura abian jartzeari aurrea hartzeko. Hala, Danimarkak bere berezitasunetara egokitu du dagoeneko europar zuzentaraua, eta espero da beste herrialdeek berdin egingo dutela aurten. Frantzian, 2013tik aurrera, etxebizitza-eraikin guztiek araututa dute dagoeneko lehen mailako energia-kontsumoaren muga 50 KWh/m2/urte izatea (herrialderako batez bestekoa). Bruselan, eraikin berriek ia zero energiakoak behar dute izan 2015etik aurrera.