0 KM-ko zura, nortasunaren ezaugarria eta balio diferentziala

Egoin Taldeak 30 urte bete ditu ingeniaritza, diseinua eta muntaketa tarteko dituzten soluzioen diseinuan espezializatuta, egiturazko zuraren bidezko eraikuntzarako. Berrikuntzaren aldeko apustu garbia da enpresaren historiaren ardatza, baina ingurumenaren aldeko konpromisoa eta jasangarritasunaren aldeko apustua alde batera utzi gabe.

Halaxe uler daiteke hiru hamarkada hauetan tradizioa eta berrikuntza uztartuz egin duen jauzia: hasieran baserrietako eta euskal etxebizitza tradizionaletako zurezko estalkiak eraberritzen ziharduen nagusiki, eta geroztik, enpresaren nortasuna galdu gabe, izaera abangoardista duten nazioarteko eraikuntza-proiektuetarako balio-kate osoa kudeatzea lortu du. Bilakaera horren funtsezko ardatza izan da 0 KM-ko tokiko zura erabiltzearen aldeko apustu estrategikoa.

??Tradizioa gara eta berrikuntza gara. Euskadin dugun egoitzaren inguruko basoetatik ateratako tokiko zura erabiltzearen aldeko apustuari esker, bere horrexetan eutsi ahal izan diogu enpresaren sorreraz geroztik mantendu dugun jasangarritasunaren eta ingurumenaren aldeko konpromisoari, eta aldi berean, ingeniaritza-soluzioetan oinarritutako berrikuntzan aurrera egitera bultzatu gaitu, eraikuntza gero eta jasangarriagoa izan dadin?, azaldu du Unai Gorroño Egoin Taldeko merkataritza-zuzendariak.

Egoin Taldeak duela 12 urte abiarazi zuen ekintza-estrategia hau tokiko zurez egindako habeak eta CLTa fabrikatzeko ekoizpen-lantegi propioaren eraikuntzarekin, eta geroztik, beste lantegi bat gehitu zion Legution (Araba), Holtza enpresa (egun, Olatek deitzen da) erosi zuenean. Egun, Egoin Taldea CLTaren eta zur laminatuaren Europako hegoaldeko fabrikatzailerik handiena da.

??Itsu-itsuan egindako apustua izan zen. Atzerritik egurra garraiatzeak zekartzan CO2 isurpenak murriztu nahi genituen. Era berean, gure basoen balioa sustatu eta lehiakorragoak izan nahi genuen transformazio-prozesu guztietan?, gogoratu du Gorroñok. Ordura arte, habeen transformazio eta muntaketarako erabiltzen zuten zura Europa Iparralde eta ekialdetik, Alemaniatik eta Austriatik ekartzen zuten nagusiki.

Prozesu honetan, Egoinek pedagogia-lan handia egin behar izan zuen enpresaren barruan zein enpresaren inguru osoan, bertako zuraren balioa aldarrikatzeko, gehienbat intsinis pinuarena eta alertzearena, bai eta 30 eta 60 urte bitarteko hazkunde azkarra duten koniferoena ere. Horrekin batera, erronkatzat hartu zuten kalitate-ziurtagiriak lortzea basoen kudeaketa jasangarrirako, mozketetarako eta zuraren eraikuntza arloko erabilerarako.

??Hasieran, sektorea konbentzitu behar izan genuen bertako zura Europatik zetorrena bezain noblea zela kontura zedin, eta ahalik eta ziurtagiri gehienak ezarri behar genituela basoen, mozketen eta birlandaketen zaintza bermatzeko. Egun gizarteak barneratu eta profesionalek eskatzen duten prozesu hau, sektoreak berak lideratu du. Aldaketa honen harira, ilusioz beteta begiratu ahal diogu etorkizunari, 0 KM-ko tokiko zuraren eskarian dagoen hazkundearen eraginez. Egun, apustu horregatik bilatzen gaituzte?.

??Ekoizpen zikloa itxi eta % 100 made in Euskadi den bertako produktu jasangarri eta lehiakorra lortu dugu, eraikuntza tradizionalerako zein eraikuntzarik abangoardistenerako?, nabarmendu du Gorroñok.

Egun, Egoinek erabiltzen duen zur gehiena ??tokikoa?? da, enpresaren ekoizpen-lantegien inguruko 100 kilometroko erradioan dauden basoetatik ateratakoa, jasangarritasunaren aldeko irizpide estrategikoari jarraiki, izan ere, Gorroñok zehaztu duenez, ??mozten dugun zuhaitz bakoitzeko hiru zuhaitz landatzen ditugu?. Garraioaren arloan aurrezkia eta atmosferara egindako CO2 isurpen kutsatzaileen murrizketa dira estrategia honek dakartzan onura nagusietako batzuk. ??Apustu honi esker, ingurumenaren aldeko sentsibilitatea duten administrazio publiko, inbertitzaile pribatu eta sustatzaile askok gomendatzen gaituzte?, adierazi du Gorroñok.

Zurak egiten duen ibilbide osoa trazabilitate-ziurtagirien bitartez erregistratu behar da, zuraren jatorria egiaztatzeko eta horren kudeaketa aipatutako jasangarritasun-irizpideen arabera egin dela bermatzeko. Horren harira, nabarmentzekoa da Egoin Taldeak nazioarteko ziurtagiri garrantzitsuenetako bat duela, PEFC (Program for Endorsement of Forest Certification) delakoa, baso-kudeaketa ingurumenarentzat egokia, gizartearentzat onuragarria eta ekonomiarentzat bideragarria dela ziurtatzea helburu duena.

Gainera, zuraren tipologia horrek ingurumen arloko onura handiagoa bermatzeko aukera ematen du, izan ere, transformazio-prozesu osoan ia ez da energia fosilik erabiltzen. Horregatik, 0 KM-ko zuraren kostu energetikoa txikiagoa da.

Aldi berean, zur-mota horren eskarian izandako hazkundearen eraginez, ekonomia zirkularragoa bultzatu ahal izan da. Izan ere, Euskadin milaka pertsona dira basoen kudeaketan zuzenean parte hartzen dutenak.

Prozesu horrek aurrera egin izanaren arrazoia estu-estu lotuta dago, hazien kalitateari, altitudeari, orientazioari, substratu motari eta abarri dagozkien basogintzako tekniken bitartez egin den zura hobetzeko neurrien ikerketarekin eta inplementazioarekin. Mozketak gero eta kontrolatuagoak dira, eta birlandatzeko ahalegina gero eta handiagoa, eta horrek guztiak lurralde mailako onurak ere ekarri ditu, izan ere, Euskadiko azaleraren % 55 baso-masari dagokio.