Egoinek aliantza estrategikoa sinatu du HASSLACHER Group austriarrarekin
- Industria-taldea mundu mailako liderra da zurezko eraikuntza modernorako soluzio berritzaile, adimendun eta integralen arloan, eta euskal enpresaren kapitalaren % 40 bereganatu du
- Unai Agirre Egoineko CEOa: ??Akordio hau aurrerapauso estrategiko garrantzitsua da Egoinek zurezko eraikuntza industrialaren arloan eta zuraren ingeniaritzan duen posizioa indartzeko, Espainian zein nazioarteko merkatuetan?
Egoin euskal enpresa aurrerapausoak ematen jarraitzen ari da zurezko eraikuntza industrializatuaren arloko Espainiako zein nazioarteko merkatuetan duen posizionamendua sendotu ahal izateko, eta horren harira, akordio estrategikoa sinatu du HASSLACHER Group industria-talde austriarrarekin. HASSLACHER Group eraikuntza-sektoreari zuzendutako zurgintza arloko Europako enpresarik garrantzitsuenetakoa da, baita mundu mailako liderra ere zur laminatuaren (MLE) eta kontralaminatuaren (CLT) fabrikazioan, eta eragiketa honen bitartez, enpresa austriarrak partaidetza minoritarioa erosiko du Egoinen kapitalean, akzioen % 40.
Akordio honen bidez, konpainia austriarrak zur laminatua eta CLTa frekuentzia altuko teknologiarekin fabrikatzeko duen lidergoa gehituko du, baita produkzio-prozesuen digitalizazioan duen expertise-a eta eraikuntzarako zuraren inguruko produktu aurreratuen merkatuan lortu duen protagonismoa ere, beste hainbat alderdiren artean.
Bestetik, euskal enpresak hainbat motatako eraikinen (altuerako eraikinak, pabiloi handiak, kirol-ekipamenduak, pasabideak, etab.) ingeniaritzan eta eraikuntza industrializatuan duen indarra gehituko du.
Kultura eta balio bertsuak
Unai Agirre Egoineko CEOak adierazi duenez, akordio hau ??aurrerapauso estrategiko garrantzitsua da Egoinek zurezko eraikuntza industrialaren arloan eta zuraren ingeniaritzan duen posizioa indartzeko, Espainian zein nazioarteko merkatuetan?.
Gainera, aliantza honek ??sinergia bikaina ekarri du ezaguera teknikoen trukea errazteko eta baso-kudeaketa, zurezko eraikuntza modernorako kalitate altuko sistemetako soluzioen ekoizpena zein biomasa, sistema fotovoltaikoak eta energia berriztagarriei dagozkien antzeko soluzioak optimizatzeko?, gaineratu du Agirrek.
??Egoin Wood Groupen eskuratutako ehuneko 40ko partaidetza aukera ezin hobea da HASSLACHER Groupen hedapena are gehiago bultzatzeko eta Europako hego-mendebaldean dugun posizioa indartzeko?, azaldu du Christoph Kulterer HASSLACHER Groupen CEO eta jabeak.
??Bi enpresak gara familia-jatorrikoak, eta antzeko kultura eta balioak ditugu, baina horrez gain, Egoinen eta HASSLACHER Groupen ikuspegi estrategiko bera partekatzen dugu garapenari, ekonomia zirkularrari eta deskarbonizazioari dagokienez, baita baso-kudeaketa jasangarriaz eta basoen zaintza orokorraz ere?, gaineratu du Kultererrek.
Laburbilduz, akordio estrategiko honek partekatutako kultura eta balioak ditu oinarri, bi konpainien indar eta gaitasunen osagarritasunarekin eta bi negozio-ereduen arteko sinergiekin batera.