Zur laminatua eta ardo-upategiak, uztarketa bikaina

Zura ardogintzari estu-estu lotuta dagoen funtsezko elementua da: ardoen intentsitatea indartzen du; lehen mailako aromak diluitzen laguntzen du buketa sor dadin, eta ardoaren astringentzia eta mikaztasuna aldarazten ditu ahoko ñabardurak errazteko. Mahatsaren eraldaketa-prozesuaren lekuko mutua izanik, zura gure kulturari hain sakon itsatsita dagoen mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreko protagonista bihurtu da.

Hala ere, zurak askoz ere zeregin handiagoa du esparru horretan: material honen berezko sendotasun eta estetikari esker, haren izaera jasangarri eta integratzailearekin batera, zuraren protagonismoa enologia gainditu eta eraikuntzaren mundura ere hedatu da. Egun, zura erreferentziazko materiala da upategiak eraikitzeko, eta arkitektura jasangarriaren paradigma berria finkatzen lagundu du mota honetako instalazioetan.

Azken urteotan, upategi ezagunenetako batzuek zur laminatu eta kontralaminatua (CLT) erabili dute beren instalazioei ukitu bereizgarria emateko eta ingurunean integratzeko, betiere erresistentzia, berotasuna eta ingurumenarekiko errespeturik handiena abiapuntutzat hartuta.

Halakoxea izan da Gorka Izagirre txakolin-ekoizlearen kasua, izan ere, Egoinen soluzioak erabili ditu azken proiektuetarako; adibidez, izen bereko txakolin-upategia eraikitzeko (2005), Iñaki Azpiazu arkitektoaren zuzendaritzapean, edota Eneko Atxa sukaldariaren Azurmendi jatetxea (2012), biak Larrabetzun kokatutakoak. Txakolin-upategian zur laminatuzko habe zuzenen sistema sendoa erabili da forjatuen gaineko gainkarga handiei aurre egiteko. Guztira, 375 m3 zur laminatu erabili ziren, atmosferara ia 300 tona CO2 isurtzea saihetsiz.

Proiektu hauekin batera, Bruselako 2019ko Munduko Lehiaketan  ’42 by Eneko Atxa’ deritzon ardo zuriarekin munduko ardo zuririk onenaren saria irabazi zuen sustatzaile eta ardogile bizkaitarra ardo beltza ekoitziko duen ??Badiola?? izeneko upategi berria inauguratzeko zorian dago Arabako Villabuena herrian, aurten bertan irekitzeko asmoz. Gorka Izagirrek berak azaldu duenez, instalazio horiek Egoinen soluzio modularrekin eraikitzeko erabakia estu-estu lotuta dago estetika eta ingurumen-irizpideekin eta instalazioak ingurunean integratzeko beharrarekin.

??Irizpide filosofikoetan oinarrituta aukeratu dut zura, jasangarritasunean eta ingurumenarekiko errespetuan sinesten dudan neurrian. Baina arrazoi estetikoengatik ere egin dut, zurak hurbiltasun eta berotasun handiagoa ematen baitu?, adierazi du. Gorka Izagirrek material honen izaera integratzailea ere nabarmendu du. Zurak garrantzi berezia hartu du, Arabako Errioxan lau eraikinetan banatuta eta herriaren hirigintza-diseinuari jarraipena emanez eraiki duen 7.000 m2-ko upategi berriaren kasuan.

Ardoa eta txakolina ontzeko upategiak

Hala eta guztiz ere, horiek ez dira instalazioak eraikitzeko zurezko soluzio-mota hauek erabili dituzten upategi bakarrak: Arabako Errioxaren bihotzean dago Ysios upategiaren eraikin ikusgarria, ardoaren munduari aplikatutako arkitektura abangoardistaren erreferentzia ikonikoenetako bat, Santiago Calatrava arkitektoak sortu eta proiektatu zuena. Erabat integratua dagoen eraikin aparta da, airetik ardo-koparen itxurako silueta duena, eta estalkian duen aluminio naturalarekin uztartu du zedro-xafla kobreztatuez estalitako fatxada beroa.

Egoinen zurezko soluzioak aukeratu dituen beste upategi bat Protos izan da, Ribera del Dueroko Jatorri Deituraren erreferentzia nagusietako bat. Proiektuaz arduratu zen Richard Rogers arkitektoak 5 kanoi-gangaz osatutako arku parabolikoen sistema diseinatu zuen, 9 metrotik behin modulatutako arku nagusiak tarteko, eraikinaren triangelu-itxurako oinplanora egokitzeko. Eraikinean zur laminatuzko habe zuzenak erabili dira, gangetako arku nagusien gainean bermatuta, bigarren mailako arkuei eutsiz.

Señorío de Astobiza da Arabako Txakolinaren Jatorri Deituraren beste erreferentzietako bat, eta enpresa hau ere liluratuta geratu da zur laminatuaren sendotasun eta berotasunarekin, Rafael Manene arkitektoaren eskutik.

Aipatutako adibideen osagarritzat jo ditzakegu beste hauek ere: Aldeanueva de Ebro herriko Arabako Errioxako upategia (Inbisa Construccion enpresarekin eta Aquitenia arkitektura-estudioarekin batera eraikitakoa). Fos upategia (Sacyr enpresaren eskutik eta Satie Arquitectos S.L.P arkitektura-estudioaren zuzendaritzapean), edota Txakoli Doniene Gorrondona upategia Bakion (Toki arkitektura-estudioak zuzendutakoa). Horiek guztiek upategien munduaren eta zura eraikuntza-materialtzat erabiltzearen arteko ??uztarketa?? bikaina egiaztatzen dute, eta Egoinek protagonismo handia izan du uztarketa horretan.