Ingurumenarekin konprometituta

Egoinen naturaren inguruko guztian oso sentsibilizatuta gaude, eta material ekologikoen bidezko eraikuntza, energia-efizientzia handia eta ingurumenari buruzko ezin besteko konpromisoa bultzatzen ditugu.

Jasangarritasuna, kontzientzia ekologikoa eta ingurumenaren errespetua konpromiso horren zati dira. Zura dugu lan egiteko lehengaia, berrerabili eta birzikla daitekeen materiala; naturaltasunez atzematen du CO2, eta ohiko eraikuntza-materialetarako alternatiba eder bat bihurtu da, energia gutxiago eskatzen baitu hura erauzteko, eraldatzeko eta produzitzeko.

Erabiltzen dugun zura inguruko basoetatik dator; horrek produkzioaren kostua txikitzen du. Gure Baso Ziurtapenerako Sistema (PEFC) hornitzen gaituzten basoak era jasangarrian kudeatzearen bermea duzu.

Jabetzen gara gure ingurunearekin dugun erantzukizunaz , eragile ekonomiko nabarmena garen aldetik. Horregatik, gizarte- eta kultura-proiektuak bultzatu eta babesten ditugu, tokiko garapenerako onuragarriak baitira. Ekimen horien bitartez, norbere ahalegina, lankidetza eta elkartasunaren. balioak bultzatzen ditugu. Gure erantzukizuna da gizarteari ematen digunaren zati bat itzultzea, etorkizuneko garapenean eta haren hobekuntzan lagunduz, eta herritarren balio eta kezkak geure eginez.

compromiso medioambiental egoin logo