Igogailuak & Eskailerak

Familia bakarreko, multzokatutako etxebizitzetako eta beste edozein programa arkitektonikotako eskailerak zurezko ingeniaritza-produktuen bidez eraiki daitezke; izan ere, onura ederrak dakartza: pisu arina, oso bizkor muntatu eta jartzen da zerbitzuan, eta teknologia hauek erabiliz exekuzioa garbia da. Erabili beharreko produktuen eta espazioaren, materialen edo/eta bermepuntuen berezitasunen arabera, soluzio sorta eraginkor batzuk bereiz ditzakegu.

Eskailera motak


1) Arrapala
EGO CLTzko eskailera-maila trinkoak dituena.
Hiru geruzako eskailera-mailak (hutsarteak) dituenak.

2) Horma-eskailera

Mentsulan.
Balaustrada duen horma-eskailera partziala (horma-eskailera eskegia).
Kremailera-panela duen horma-eskailera partziala (horma-eskailera bermatua).

3)Bi aldeetan ahokatuta

EGO CLT paramentotan ahokatuta.
EGO CLT edo kolatutako zankabe zur ijeztuetan ahokatuta.
Mistoa.

Akabera motak

Harria edo zeramikoa.
Zur gogorra.

Igogailuetako kaxak


3D eredu estatikoa: EGO CLT panel kontraijeztuen igogailu-kaxaren egitura-jokaera.

Deskribapen orokorra

EGO CLT zur-arima kontraijeztua duten igogailu-kaxek zirkulazio-espazio bertikal bat hornitzen dute igogailu-kabinentzat, baita tokia ere haien instalazio mekaniko, gidari, kontrapisu (baldin baleude) eta segurtasun-mekanismoentzat, eta gelditzen den solairu bakoitzean kabinara sartzeko ateak jartzen diren baoentzat. Igogailu-kaxen EGO CLT paretek kanpoaldeko aurpegietan askotariko estaldurak edo akaberak jaso ditzakete, proiektuaren baldintzen eta beharrizanen arabera, eta barnealdea fermacell motako zuntz-igeltsuzko plaken bidez estaltzen da. Hutsartearen barneko atala eta azken solairuaren gaineko ibiltartea proiektuko zehaztapenen eta instalatu beharreko igogailu-modeloaren betebehar teknikoen arabera erabakiko dira; aldiz, pareten lodieraren neurriak egitura-betebeharren eta suaren erresistentziaren arabera aukeratuko dira. Eraikuntzako Kode Teknikoari lotuz, azken hori ondorengo taularen arabera erabakitzen da:

Aurremihiztatutako igogailu-kaxen mantentze-lana

Garraio- eta muntaketa-baldintzen arabera, igogailu-kaxak maila desberdinetan eraman daitezke aurremihiztatuta (aurrez muntatuta) obrara. Baldin eta guztiz aurremihiztatuta edo zatika garraiatzen bada, komeni da txarrantxatzeko pieza osagarriak jartzea, lekualdaketan deformazioak saihesteko; horretarako, nahikoa izaten da zeharka jarritako zurezko barra bat, kaxako elkarren mutur banatako erpinak elkartzen dituena. Tailerrean kaxa aurremihiztatzeko eta kamioietan zamatzeko, hura horizontalki jartzen da, polipasto edo jasogailuen bidez; bertikalki altxa eta aurremihiztatutako zatiak obran jartzeko, berriz, garabia erabiltzen da tokian bertan, eta hori egin daiteke kaxaren erpinetan iltzatutako burdinazko zintzilduretan eslingak edo kateak jarriz, edo albo-paneletako zulaketak eta, egonez gero, goiko estalki-panela alderik alde zeharkatzen dituzten zinten bidez. Burdineria edo zinta motak eta neurriak kokatu beharreko kaxa-tarte bakoitzaren pisu osoaren arabera erabakitzen da, eta kasuan—kasuan aztertu beharko da. Kaxako tarteak ahokatu behar badira, tarte horien arteko lotura burdineria perimetral batez egingo da, jarri beharreko lehen tartearen goiko ertzean hura iltzatuz; zumitz metaliko motakoa izango da, perforazioduna, lotu beharreko bi tarteak akoplatzen direla segurtatzeko tira-fondoak hor sartzeko.

Igogailu-kaxa motak

Hobi-beharraren arabera:

1) Hobia edukiz

Igogailu-kaxa mota honetan, sistemak huts egiten duenerako moteltze— eta frenatze-ekipoak sistemak zerbitzatutako maila beherenean kokatzen dira, axola gabe gidarietan edo kabinan beste segurtasun-freno mota batzuk instalatzen diren edo ez. Motor elektrikoko igogailuetan, hura zerbitzatutako maila gorenean kokatu daiteke, edo maila beherenaren azpian. Igogailu hidraulikoetan, hobian gorapeneko pistoi teleskopikoa ere jartzen da; aldiz, makineria hidraulikoa hobian ere edo aldameneko gela batean jar daiteke. Maila hori maila freatikotik behera egon daitekeenez eta, edonola ere, lurzorutik behera egon, beharrezkoa da horrelako kasuetan hobiko perimetroa eta hondoa bera iragazgaiztea, lurretik ura ez sartzeko; horretarako, gehienetan hobia hormigoiz eraikitzen da, egitura-zura luzaro hezetasunaren erasanetik urruntzeko. Orduan, beharrezkoa da hobiko hormigoi-horma perimetralen kantalaren eta haietan bermatzen diren EGO CLT panelen kantalaren arteko trantsizioko hesi iragazgaitz bat, kapilaritatea moztu eta egitura-zurera hezetasuna ez pasatzeko. Igogailuen hobien neurriak eta ezaugarriak UNE–EN 81 Europako arauari lotzen zaizkio.

2) Hobirik gabe edo hobi txikiz

Hobirik gabeko edo hobi txikiko igogailu-sistemetarako kaxetan, ez dago tarterik, edo oso urria da (gehienetan, 250 mm inguru etxeko igogailuetan, edo 400 mm maila askotako eraikinetan), igogailu-kaxaren hondoaren eta sistemak zerbitzatzen duen solairu beherenean bukatutako lurzoru mailaren artean. Mugikortasun urriko pertsonen etxebizitzen birgaitzeetan edo egokitzapenetan erabili ohi dira, baina eraikin berrietan ere erabiltzen dira, zirkunstantziek hala eskatzen dutenean. Horrelako igogailu-kaxetan, mantentze-laneko langileen segurtasuna bermatzen duten neurri osagarriak erabili behar dira, kabinaren azpian lan egin behar bada. EGO CLT igogailu-kaxarako soluzioak bere gainerako ibiltartean antzekoak dira bi kasuetan, baina desberdina da EGO CLT kaxako hondoaren eta kabinara sartzeko ateko lehen baoaren arteko aldea.

Eraikinaren kokapenaren arabera:

1) Barnekoa

Eraikin-perimetroaren barruko igogailu-kaxa, barneko perimetroak edukiz. Ohikoa izaten da igogailu-kaxa inguruko eskailerekin lotura izatea, eta elkarrekin zirkulazio bertikaleko gune bat osatzen dute. Era horretan, eskailera igogailu-kaxako paramentoetan berma daiteke, kaxako panelen kanpoko aurpegietan aurreikusitako zirrikituen bidez, eta, hartara, egitura- eta espazio-bitartekoen erabileraz efizientzia lortu./p>

2) Atxikia

Horrelako igogailu-kaxetan, haren lau aldeetatik hiru eraikin-kanpoaldeko hormak dira, eta era horretan proiektatu eta eraiki behar dira. Beraz, iragazgaizpen eta isolamendu termikoko geruzak behar dituzte, eraikinaren ingurukari osoak bezala.

Igogailu-kaxaren eraikuntza-teknologiak ez du mugatzen igogailu-kaxa atxikietarako kanpoaldea estaltzeko eskueran dauden aukerak. Zurezko lama bertikalez estalitako fatxada aireztatuaren soluzioa hartuz gero, lama horiek jarraituak izan daitezke kaxaren altuera osoan; era horretan, azalera homogeneo bat eratuko da, juntura horizontalik gabe.

Eraikuntza motaren arabera:
1) Birgaitzea/Handitzea

Existitzen diren eraikinak birgaitzean edo eraberritzean, solairu guztiak lotuko dituen igogailu-kaxa berri bat jarri behar izaten da; igogailua duen eraikin baten gaineko bizilekurako mailak gehitzen direnean, berriz, igogailuaren ibiltartea hedatu edo kaxa berri bat jarri behar da, solairu berrietarako. Bada, EGO CLT panelak oso aukera komenigarria dira bietarako ere, gauzak neurri handi batean aurrefabrikatuta egin daitezkeelako, pisu arina dutelako, eta exekuzioa bizkorra eta garbia delako.

2) Obra berria

Obra berri batean asmoa egitura-zura eta sistema mistoak batez ere erabiltzen dituzten eraikuntza-sistemen bidez eraikitzea denean, igogailu-kaxak eta zirkulazio-gune bertikalak EGO CLT panelen bidez eginez, hainbat eragozpen ebatziko ditugu elementu bakar batez: hutsarteari itxitura eraiki, zamak oinarrietara estrukturalki transmititu, eta igogailu-funtzionamenduaren hotsa murriztu.

Maiztasunez eta naturaltasunez lan egiten dugu merkatuko hornitzaile nagusiekin eta, haiekin batera, proiektu arrakastatsuak gauzatzen ditugu: