Hutsarte handiak dituzten zur ijeztuko egiturak

Historia


Karl Friedrich Otto Hetzer alemanak (1846-1911) elkarri kaseina kaseina motako kolaz lotutako zurezko xaflak erabili zituen; era horretan sortu zuen historiako lehendabiziko zur ijeztua. EHori garai hartako industria kimikoaren aurrerapenei esker egin ahal izan zuen, eta 1906an lehendabiziko habe sabelduak patentatu ziren. Egun, zur-eraikuntzaren goraldi bat bizi dugu, eta esan daiteke “XXI. mendea zuraren mendea dela, XX. mendea hormigoiarena izan den bezala.”

Estructuras de madera laminada de grandes luces 2 - Egoin
Itsatsitako zur ijeztu sabeldua erabiltzearen lehen adibideetako bat.

Egoinen itsatsitako zur ijeztua

Egoin enpresan zur ijeztu estandarra eta berezia fabrikatzen ditugu UNE-EN 14080ren arabera, eta era guztietako proiektuetara egokitzen gara mundu osoan. Lankidetza hertsia dugu arkitekto eta ingeniariekin, elkarrekin lan horiek diseinatzeko.

Egoinek sail tekniko bat du, eta 25 urteko esperientzia zurez eraikitzen.. Elkar hartzen duten 15 pertsonako lantaldea gara, tresna onenez hornitua, egitura konplexuak diseinatu eta kalkulatzeko.

Estructuras-de-madera-laminada-de-grandes-luces-Imagen-2.
Zur, habe eta CLTko eraikin osoaren 3D modelizazioa.

Gure zur-proiektuetan, arreta handiz lantzen dira beharrezko loturak, burdineriak eta elementuak exekuzioa behar bezala egin dadin.

Estructuras de madera laminada de grandes luces - Imagen 3.1
Erretxinaz egindako landatze-lotura.

Lehengaia

Lehengaia inguruko basoetatik ekartzen dugu, % 100 PEFC, FSF ziurtapenak dituztenak, eta zainketa-katea errespetatzen dugu, baita eskualdeetako ekonomia-jarduera sustatu ere. Zur erabilienak ondorengoak dira: intsinis pinua, alertzea eta Lawson altzifrea (Chamaecyparis lawsoniana). Egoinek ziurtatutako erresistentzia handieneko klaseak ondorengoak dira (ziurtagiri zk.:1239/CPR/0821002): Gl24h, Gl28h, Gl32h; zerbitzu klasea, berriz, I, II, III.1.III.2. Egoin da 42 m luze, 2,5 m zabal eta 240 mm lodierarainoko habe zuzenak zein sabeldunak fabrikatzeko gai den Europa hegoaldeko enpresa bakarra. Zerbitzu klasearen eta kurbadura-erradioaren arabera, askotariko kurbadurak lor daitezke. Lama baterako gehienezko kurbadura-erradioa: 20mm > 5m.

Egoinen , gehienez 240 milimetroko diametroa duten zutabe zirkularrak fabrikatzen ditugu

150 ;200 ;240 mm diametroko zutabe biribilak, Gasteizko Santa Maria katedralerako haritz-zur ijeztuz egindakoak.

pilares circulares - Egoin
pilares circulares 2 - Egoin

Egoinek 8 ardatzeko moldura bat du, Rex markakoa (120m/min), aurrez itsatsitako zurezko piezak mekanizatu ahal izateko. Proiektuaren arabera, hortzak egokitu daitezke bilatutako profila lortzeko. 400×300 dute gehienezko ebaketa.

pilares circulares 2 - Egoin
Erresuma Baturako errezel-hormen adibidea.
pilares circulares 3 - Egoin
Finsa taldeko egoitza soziala Santianon.