Historia

Egitura-zuraren munduko gure esperientzia hirurogeita hamarreko urteen erdialdean hasi genuen, eta Egoin enpresa 1990. urtean sortu genuen sozietate gisa

  • 1994

    Enbor-zerrategi bat instalatu.

  • 1995

    Egitura-zura Cadworck bidez DAO gisa mekanizatzeko gure lehendabiziko zenbakizko kontrola eta, sistema eragile gisa, Unic work station bat instalatu.

  • 1998

    15m luzerainoko zur-egiturarako hutseko lehortoki bat instalatu.

  • 1998

    Zur-egituretarako gure zenbakizko kontroleko bigarren mekanizazio-zentroa instalatu.

  • 1999

    Bulego teknikoa Berriztik Natxitura lekualdatu, eta egungo eraikin tekniko-administratiboan instalatu.

  • 2000

    Zerrategiak su hartu. Ondoren, enborrak zerratzeko makineria kendu.

  • 2002

    Egitura-panelak konposatu, mekanizatu eta mozteko zenbakizko arkupe bat instalatu, armazoi arin edo CLT motakoa, 56 m luzeko errailetan kokatutako 3 mahai kontsekutiboren gainean lan eginez.

  • 2003

    Zizailaz, tolesteko eta puntzonatzeko makinaz, zulagailuz, zerraz eta soldatzeko makinaz hornitutako metalerako tailer bat sortu.

  • 2004

    15 metrorainoko zurezko habeen pintaketa eta akaberarako linea bat instalatu, ondorengoez osatuta: aurpegien lixaketa, lasuraketa-tunela, infragorrien lehortzea, lainoztatzeko bigarren tunela eta lehorketa-labea.

  • 2005

    Zur-egituretarako gure zenbakizko kontroleko hirugarren mekanizazio-zentroa instalatu.

  • 2006

    Eskailera eta altzarietarako zenbakizko kontroleko mekanizazio-zentroa instalatu.

  • 2008

    CLT panel kontraijeztuak fabrikatzeko lehendabiziko prentsa instalatu. CLT panel kontraijeztuak produzitzen hasi.

  • 2009

    KVH, bikoitz-hirukoitz, zur ijeztu eta CLTerako ijezketa osoa instalatu.

  • 2011

    40 m luze eta 5 m zabaleko zurezko habeak eta panelak moztu eta mekanizatzeko bigarren zenbakizko arkupe bat instalatu.

  • 2012

    12 metro luzerainoko elementuetarako huts-presio tratamendu-unitatea instalatu.

  • 2013

    Legutio Arabako zur ijeztu produkziorako fabrika erosi.

  • 2014

    Legution zur ijeztuko fabrikazioa hasi.

  • 2015

    Legutioko plantako produkzioa modernizatu eta handitzeko inbertsio berriak hasi.

  • 2016

    • Egitura-zura lehortzeko hiru lehorketa-zelda gehitu zizkioten (400 m3/aste).
    • Prentsa bertikalen elikadura automatizatu egin zen luzera osoan (42 m), eta arrabotaketa, luzetarako mozketa eta paketatzea guztiz linea jarraiki batean osatzen amaitu zen.
    • 8 m luzeko eta lau lan-eremu posibleko bost ardatz dituen pantografo berri bat gehitu zen.
    • Panelak ijezketen kontra kolatzeko linea zabaldu egin zen (17 m luzerainoko panelak), eta ahalmena bikoiztu.

  • 2017

    • Eskaneatze, X izpi eta laminen sailkapen mekanikorako unitate osoa behin betiko martxan jarri.
    • Puntako abiadura biziko elkartze-linea hortzatua instalatzen bukatu (200 m/min).
    • Bi plantak gure inguruko basoetako bertako materialez hornitzeko geure zerratokia martxan jarri (produktu bukatuen 200m3/egun).