Gehien erabiltzen ditugun zur motak

Gauden herrialdeko berezkoak dira. Aurten, inbertsio handiak egin ditugu makineria eta instalazioetan, gure ingurune hurbiletik datozen zuren produkzioa sistematizatzeko, horiek materialaren beharren arabera egokituz.

  • Intsinis pinua (Pinus Insignis)

    Gure ingurunean oparoa den arbola mota hau, egoki aukeratua da, egitura oso gogorra duelako. Egoinek GL32h egitura-ziurtapena du, eta emaitza bikainak eman ditu.

  • Alertzea (larix Kampferii)

    Goiko mendietan hazten den arbola mota da; ezaugarri ditu kolore gorrizta, berezko iraunkortasuna eguraldi gogorrean, eta suarekiko erreakzio bikaina (B-S1-D0).

  • Lawson altzifrea (Chamaecyparis Lawsoniana)

    Zur mota argia, arin eta usaintsua, intsektu xilofagoen ziztadaren kontrako gogorra.

  • Izei gorria (Picea Abies)

    Jatorria hemengoa edo kanpokoa izan daiteke. Asko erabiltzen da arkitektura-proiektuetan sistematikoki preskribatzen delako. Europako basoko arbola mota ugariena da eta, beraz, egituraren munduan erabiliena. Zur arina du, kolore oso zurikoa, biguna, eta lantzeko erraza.

  • Beste mota batzuk

    Douglas izeia, pinu gorria, itsas pinua, haritza, etab.