Energia-efizientzia handiko eraikuntza

Energia-efizientzia handiko eraikinak (Minergie Eco, Passive House, Leed,Breean, Effinergie)

Egoin SA enpresak, zurezko egituren eraikuntza ekologikoetan aurrendariak, energia-efizientzia handiko ehunka zurezko eraikuntza garatu ditu.

Gure merkatu nagusia frantsesa izan da; esperientzia zabala dugu hor Minergie label suitzarreko ziurtagirietan eta Effinergie label frantsesean.

2009an, Egoinek VITA proiektua jarri zuen abian Innotek programan kokatuta, Europako Ekonomia Erkidegoak enpresen teknologia-garapena eta berrikuntza sustatzeko sortua..

Horretarako, Egoinek VITA etxea eraiki zuen, Minergie eta Passive House energia-label ziurtagiriak zituena; 170 metro koadroko familia bakarreko etxe trinko bat zen, eta XXI. mendeko arkitektura hartu genuen inspirazio-iturri, arkitektura ekologiko bat, ingurumenaren begiruneduna eta energiaz efiziente.

Vita etxea xehetasunez diseinatua izan da XXI. mendeko etxe baten erosotasun guztiak eskaintzeko, haren teknologia eta diseinu esklusiboari esker. Horretarako, eraikuntza-sistema berriztagarriei buruzko kontzeptu teknologiko modernoenak erabili ditugu. Egoinen bulego teknikoak hobekuntza ugari sartu ditu eta, ondorioz, etxebizitza hau guztiz efizientea da energiaren aldetik eta, gainera, eraikuntza ekologikoa da, eta begirunea dio ingurumenari.

VITA etxea hemengo pinuzko Ego-clt eta Ego-cltmix panel kontraijeztuen bidez fabrikatu da. Era horretan, 150 tona CO2 inguru biltegiratzen lagundu dugu, eta eragotzi egin dugu Norvegiako edo Erdialdeko Europako bazter urrunetako materiala ekarri behar izatea.

Energia-kontsumo gutxiena

Ingurukari estankoari eta zelulosa bidezko isolamendu handiari esker, energia-kontsumo gutxiena bermatzen dugu hura berotzeko: gure estimazioen arabera, 6 kW/ordu metro koadroko eta urteko baino gutxiago.
Proiektuaren alderantzizko estaldura EGOCLT MIX panelez eratzen da, EPDM xafla batez eta kolore zuriko errekarriz estalia, eguzki-erradiazioa hobetzeko eta elektrizitate-produkzioa handitzen laguntzeko.

Teilatutako euri-ura bildu eta euri-uren tanga batera kanalizatzen da. Hura, orduan, berrerabili egiten dira komunetan, garbigailuan edo ureztapenean edo garbiketa-lanetan.

VITA etxearen estalkian, panel termikoek ur bero sanitarioaren % 68ko gastuaz laguntzen dute eta, gainera, etxebizitzak instalazio geotermiko txiki bat du ur beroaren % 100 kontsumitzen dela bermatzeko. Eguzki-panel fotovoltaiko berriene bateria batek eskari elektrikoa baino 6500 kW gehiago ematen ditu eta, beraz, “actif Haus” bat sortzen da horrela.
Estalkian jarritako meteorologia-estazioek kanpoko eguraldiaren berri ematen digute, eta ekipo- zein instalazio-multzoaren errendimendu egokia kontrolatzen laguntzen digute.
Aireztapena ezin besteko zati bat da energia-efizientzia kudeatzeko, eta VITA etxea putzu kanadar (Rehau) eta fluxu bikoitzeko (S&P) sistema batez hornituta dago.
Era horretan, etxeren tenperaturari konstante eusten zaio 20 ºC-tan eta, aldi berean, haren barnealdeko airea berritu eta araztu egiten da etengabe. Hartara, konfort maila handia lortzen da edozein urtarotan, eta klimatizazio-gastua, berriz, desagertu egiten da.

Katalogoa jaitsi

logos certificados egoin

VITA etxea garapen jasangarriaren, baliabideen kudeaketa efizientearen eta kontzientzia ekologiko handiaren aldeko apustu garbia da; izan ere, baliatutako materialen ia % 100 birziklagarria da, eta VITA etxea jarraitzeko moduko eredua izango da etorkizuneko arkitekturarentzat, arkitektura garbia, ingurumenaren begiruneduna, iraunkortasun eta konforterako berme handienetako bat.


logos certificados egoin