CLT eta CLT mix panel kontraijeztuak dituzten egiturak

[pb_lay_raw]

CLT PANELAK

paneles clt egoin

Geruzaka kolatu eta, betiere kopuru bakoitian, elkarrekin gurutzatutako oholez osatutako trinkoko panelak. Dagokion lodiera duten oholen zurezko plantxak eratzen ditugu, kola gabeko albo-presioz elkartuak. Zuraren gainazal guztian kola-orri bat zabaltzen dugu, zeharka bigarren plantxa bat jartzen dugu berriz (90º aurrekoarekiko), eta beste kola-orri bat zabaltzen dugu, eta beste zur-geruza bat gehitzen. Zur-geruza guztiak jarritakoan, prentsatu egiten ditugu.
Zur-plantxakada kopurua hiru, bost edo zazpi da, baina gehiago ere jar daitezke, proiektuan zehaztutako lodieradun panel oso bat eratu arte.

CLTaren ezaugarria bere neurri-egonkortasuna da (luzera eta zabalera), zeharka kokatutako zur-zuntzak aldameneko luzetarako oholak atxikitzen dituelako.

CLT – MIX PANELAK

paneles clt mix egoin

Zur albeolarreko panelak. Erdiko plantxakada zurezko langaluzeen egitura batez ordezkatzen da, barneko albeoloak eratuz, eta horiek isolatzaile termikoko materialez betetzen dira: harri-ilea, ardi-ilea edo zurezko zuntza. Kola langaluzeen gainean jartzen dugu, xafla-plantxakada balitz bezala, eta gainetik zein azpitik beste bi ohol-plantxakada jartzen ditugu; era horretan, bost geruza ditugu guztira.

Panel horiek prestazio mekaniko eta termikohobeak ematen dituzte azalera-unitate bakoitzeko zur-bolumen bererako. Beren erabilera nagusia
solairuen eta estalkien forjaketa da. Egonkortasun handia ematen dute, eta modua ematen dute hutsarte nahiko handien bidez (10-12 m arte) eraikitzeko, etxebizitza- eta administrazio-eraikinetan izan ohi diren kargen aldean.

Egoinek 10 urte bete ditu panel kontraijeztuen fabrikatzaile liderra izaten, gure etengabeko prestakuntzari eta teknika berrien garapenari esker, era horretan beharrizana zorrotzenetra egokitzeko. Egoinek ezin besteko posizio bat hartu du mundu osoan, eta hori guztia % 100 material lokalak baliatuz.. Egindako proiektuek eta lortutako ziurtagiriek gure emaitzak babesten dituzte.

paneles clt egoin

[/pb_lay_raw]